Espainiako Batzordearen 2006ko Memoria

UNICEF – Espainiako Batzordearen 2006ko Memoriak urtean zehar egindako lana eta lortutako emaitzak islatzen ditu.2006an Espainian gizartean dugun presentzia sendotzeko, Milurteko Garapenerako Helburuak lortzearen alde UNICEFek gauzatzen duen lana bultzatzeko eta mundu osoan bere jarduera gidatzen duten printzipioak eta balioak indartzeko lan egin dugu.

2006. urtean, UNICEF - Espainiako Batzordeak, Fundazioa bilakaturik, diru bilketaren hazkundea eta haurrek pairatzen dituzten arazoak argi eta garbi transmititzeko bere ahotsa indartzeko bateratze estrategikoaren aldeko ahalegin handia egin du, baina konponbideak eta emaitzak lortzeko UNICEFek betetzen duen paper nagusia ere aldarrikatu du. Helburu hori lortzeko, aliantza berriak egin ditugu eta dagoeneko bazirenak sendotu ditugu, HIESaren pandemiak haurrengan sortzen dituen ondorio lazgarriak, urtean zehar gertaturiko larrialdi desberdinak eta Milurteko Garapenerako Helburuekiko haurrek bizi duten egoera kaltebera berezia azpimarratu ditugu.