Ekintza Humanitarioari buruzko Txostena 2009

UNICEFek  Ekintza Humanitarioari buruzko 2009ko Txostena kaleratzen du, bertan egun etengabeko larrialdi egoera bizi duten munduko 36 herrialdetako giza egoera aztertzen du eta UNICEFek aurten haurren beharrei aurre egiteko programatu dituen jarduerak deskribatzen ditu.

Guztion gogoan daude duela gutxiko edo oihartzun handiko larrialdiak, esaterako Gazako edo Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkak, Myanmarreko uholdeak edo Zimbaweko kolera.Baina gutxi batzuek soilik dakizkite Haiti, Yemen edo Nepaleko haurrek pairatzen dituzten zailtasunak. Ekintza Humanitarioari buruzko 2009ko Txostena arrazoi bikoitzagatik argitaratzen da: larrialdietan dauden haurren egoera larriaz ohartarazteko eta 2009an UNICEFek gauzatuko dituen giza laguntzako programak finantzatzeko funtsak biltzeko.