Bizitzak Salbatu

Oxfam, Plan International, Save the Children, UNICEF, World Vision eta beste erakunde batzuk, tratamenduek, ikerketek eta inbertsioek arreta haurrengan jar dezatela lortzeko mugitzen dira.

GIBaren aurkako tratamendua behar duten 20 haurretatik soikik batek jasotzen du.Haurren aldeko Mundu mailako Mugimenduak nazioarteko erkidegoari premiazko deia egin dio, GIB eta HIESarekin bizi diren haurrek tratamendua izateko eskubidea dutela eta bizitzak salbatzeko zein izurritea garaitzeko eskubide hori errespetatzea garrantzitsua dela aintzatetsi dezaten.