UNICEFen 2005. urteko Txostena

2005ean, munduko agintari asko New York-en bildu ziren eta Milurteko Garapenerako Helburuak betetzea gomendatu zuten.Horrekin, haurrenganako konpromisoa berretsi zuten. UNICEFek erabaki hori bere gain hartu eta haurren aldeko emaitza hobeak lortzeko jarduera berritu du, emaitza horiek modu eraginkorragoan eta sistematikoagoan lortuak izan daitezen. Egoera hau, hein batean, Nazio Batuen erreformaren ondorioz eman da eta UNICEFek paper garrantzitsua jokatzen du erakunde guztien jarduerak adosten eta bakoitzak egiten duen lana besteekin batzen, horrek baitakar lortutako emaitza bakarka egindakoa baino handiagoa izatea.

Ez da erraza lortu diren aurrerapenen jasangarritasuna bermatzea.Hala ere, aliantza berriak, joera baikorrak eta emaitza eraginkorrak sortzen dira. Nazio Batuen erreformak eta laguntzaren gorakadak modu eraginkorragoan lan egiteko aukera ematen dute. Eta Milurteko Garapenerako Helburuen betetzean haurrek duten garrantziak hainbat eztabaida sortarazi zituen, aurrera egiteko egin beharrekoaren inguruan.