South Asia in Action: Preventing and responding to child trafficking

Innocenti Insight bildumako txosten honek, adin txikikoen salerosketa eta esplotazioa gertatzen den Asia hegoaldeko zenbait herrialdetako lege-egoeraren azterketa egiten du.Hainbat herrialdek haurren babeserako politikak ezarriz aurrerarakuntzak egin badituzte ere, hutsune legalek sarri askotan salerosketa pairatu duten haurren biktimizazio larriagoa sortzen dute.

Salerosketa pairatu duten haurrak babesteko, marko legala indartu behar dela adierazten du txostenak.Adin txikikoen salerosketa ikuspuntu juridikotik txarto heldutako salerosketa mota da, berez haur horiek paperik gabeko etorkintzat, gaizkile gaztetzat edo helduen laguntzarik gabeko adin txikikotzat hartzen baitira. Asia hegoaldeko haurrek oraindik ere salerosketa pairatzen dute, honako helburu hauekin:

  • Sexu-esplotazioa (prostituzioa, sexu turismoa, haurren pornografia eta pedofilia barne)
  • lan esplotazioa, nekazaritzan, fabriketan edo etxeko langiletzat hartuz,
  • eskale izatea, ezkontza behartuak, nazioarteko adopzioa, armadarako errekrutatzea eta zorren ordainketa.

--(Txosten hau ingelesez soilik eskuratu daiteke)—