Haurrentzako Aurrerapena: amen heriotzari buruzko balantzea

2004. urtetik, Haurrentzako Aurrerapena bildumak, Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko munduan eman diren aurrerapenei buruzko datu eta azterketa garrantzitsuak argitaratu ditu. Bilduma honetako 7. aleak, "Un balance sobre la mortalidad materna" izenburupean, amen heriotzaz dihardu.

Herrialde horietako emakumeen heriotza tasa 76 emakumetik 1ekoa dela eta heriotza horiek saihestu daitezkeela azpimarratzen du txostenak.Dauzkagun azken datuen arabera, amatasunarekin zerikusia duten heriotzen % 99a baino gehiago garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen da, horietako % 84a Sahara hegoaldeko Afrikan eta Erdialdeko Asian gertatzen delarik. Amen heriotza mailak, ia beti herrialde horien osasun sistemaren maila islatzen du, bereziki erditzean eta erditu ondoren, amak eta haurrak kalteberagoak izaten baitira. Egoera larri honi irtenbidea emateko, amei eta haurrei zuzenduriko zerbitzuak zabaltzea nahitaezkoa da, amaren eta haur jaio berriaren osasunaren arteko elkarmenpekotasuna kontuan izanda.