Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena: Iraultza isila

2009ko azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) hogeigarren urteurrena ospatu zen.Herrialde askotan, aberats zein pobre, HEHk gizarteko aldaketa prozesua abiarazi du, haur guztien eskubide guztiak bermatu eta babestuko dituen mundu baterako oinarriak jarriz. Azken 20 urteotan, haurren eskubideen babeserako kanpainak abiadura hartu du eta milioika haur laguntzen dituen haurren eskubideen aldeko mugimendua bihurtu arte hedatu da.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (HEH) historian gehien berretsia izan den giza eskubideen ituna da.Xedapen multzo zabala ezartzen du, eskubide eta askatasun zibilak, familia ingurua, oinarrizko osasuna eta ongizatea, hezkuntza, aisialdia, kultur ekintzak eta babeserako neurri bereziak barne hartzen dituelarik.