Haurrak arriskuan: Afrikako Adarra

Azken urteotan, Afrikako Adarrak gero eta latzagoa den lehortearen eragina paraitzen du.2000. urtean eskualde honetan ia 100.000 pertsona hil ziren arrazoi horren ondorioz. Talderik kalteberena Kenya, Somalia eta Etiopiako mugetako zoroetan ibiltzen diren 16 milioi artzain nomadak dira. Horien erdiek, 5 urtetik beherako 1,6 milioi haur barne harturik, lehortearen eragin zorrotzak jasan dituzte eta laguntza behar dute.

UNICEF jadanik helburu horrekin lanean ari da eta artzainen bizimodua errazteko bere programak egokitzen hasi da.Emaitza onak eman dituzten adibide bi hauexek dira: haurrentzako elikadura terapeutikoa eskaintzen duten zentro ibiltariak eta, animalientzako ura eta bazka bilatzeko lurraldean zehar doazen bitartean familiekin batera bidaiatuko duten, irakasleen trebakuntza eta haiek finantzatzea.