Haur indigenen eskubideak bermatzea

Mundu osoan, landako guneetan zein hirietan, haur indigenak abantaila gutxieneko taldea osatzen dute eta beraien eskubideak sarritan arriskuan jartzen dira, hala nola biziraupenerako eta garapenerako eskubidea, posible den osasun maila onena izateko eskubidea, beraien nortasun kulturala errespetatzen duen hezkuntzarako eskubidea eta abusu, indarkeria eta gehiegikeriaren aurrean babesa izateko eskubidea.

Haur indigenek, aldiz, baliabide bereziak dituzte: kultura, hizkuntza, balio sistema eta ezagutza ugariren jabe dira eta horiek guztiak gure ondare kolektiboaren osagarri aberasgarria dira.