Beherakoa: Zergatik haurrak hiltzen jarraitzen dira eta zer egin daiteke

UNICEFek eta Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) argitaratzen duten txosten honetan, beherakoaren arriskuaren aurrean mundu mailako egoera aztertzen da, mundu mailan haurren heriotzen bigarren eragilea baita.Hildako bost haurretatik ia bat, beherakoaren erruz da; berez, urtero 1,5 milioi haur inguru hiltzen da beherako gaixotasunen ondorioz.

Txosten honek, beherakoaren kontrol globalerako 7 puntuko estrategia garatzen du. Bertan, haurren heriotzak murrizteko zenbait tratamendu eta datozen urteetan beherako kasuak gutxitzeko prebentzio neurriak barneratzen dira.

2006an UNICEFek eta OMEk pneumoniari buruzko txostena argitaratu zuten (Pneumonia: The Forgotten Killer of Children), haurren heriotzen lehenengo eragilea den gaixotasun honek duen eragina agerian gera zedin.Bigarren txosten honek asmo bera du: arreta beherako gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan jartzea, haurren biziraupena hobetzeko funtsezko estrategia baita.

Erlazionaturiko agiriak:

- Haurrentzako Aurrerapena:ura eta saneamendua (5. alea)