Haurren eskubideak

 

18 URTETIK BEHERAKO HAUR GUZTIEK ESKUBIDEAK DITUZTE, BEREN ARRAZA, SEXUA, ERLIJIOA EDO JATORRIA EDOZEIN DELARIK ERE.

RUMANÍA 2007: Un grupo de niños y niñas juegan en un patio de juegos en Bucarest

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) haurren ikuspegi berria eman zuen eta eskubideak dituzten pertsonak direla agertu, lehen halakorik ez baitzen. Haurren eskubideak oinarrizko lau printzipiotan oinarritzen dira:

  • Diskriminaziorik eza:haur guztiek eskubide berdinak dituzte.
  • Haurren interes gorena: haurrengan eragina izan dezakeen edozein erabakik, legek edo politikak haurrarentzat onena zer den kontuan izan behar du.
  • Bizitzeko, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea: haur guztiek bizitzeko eta garapen egokia izateko eskubidea dute.
  • Parte hartzea: adingabekoek, beraiengan eragina izan dezakeen edozein gairen inguruan kontsultatuak izan daitezen eta beraien iritziak kontuan hartuak izan daitezen eskubidea dute.

 

Eskubideen betekizunari dagokionez oraindik erronka asko geratzen badira ere, HEH onartu zenetik igaro diren 20 urte baino gehiagotan lorpen handiak izan dira hainbat alorretan.

Hitzarmenak bere 54 artikuluetan haur guztien eskubideak biltzen ditu.

 

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

 

Hitzarmenean barneratzen diren eskubideek NOLA ALDATZEN DITUZTE haurren bizitzak?

 

familiaN

 

Hitzarmenaren 19. artikuluan zera adierazten da: Estatuaren betebeharra haurrak guraso, ama edo beste edozein pertsonek emandako tratu txarretatikbabestea da(...)

 

Orain arte munduko 14 herrialdek familiaren barruanzigor fisikoa espresuki debekatu dute, horietatik 12k Hitzarmena sinatu ondoren.

Espainian Kode Zibila berriki aldatu da, aita-amek haurrak kolpatu ahal izateko aukera desagerraraz dadin.

esKOLAN

 

Hitzarmenak haur guztiek derrigorrezko eta doako hezkuntza jaso dezaten behartzen ditu gobernuak, behinik behin lehen hezkuntzan.

 

Espainian, 1990ean, derrigorrezko eskolatze adina 16 urte arte igo zen eta, berrikiago, doako hezkuntza 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako hedatu da.

 

 

GIZARTEAN

 

Familiak beren haurrak zaintzeko eta babesteko gai ez badira, edo horretarako baliabiderik ez badute, gobernuek laguntzeko edo haurren ardura beren gain hartzeko erantzukizuna izango dute, adopziozko edo harrerako familia bat, edo erakunde egokia bilatu beharko dietelarik.

Espainian, 1996ko Adingabeen Babes Juridikoaren legeak, jarraitu beharreko prozedurak ezartzen ditu; prozesu horiek beti, lehenik, harrera familia betera joango den edo adoptatua izango den haurraren interesa kontuan izanik egin behar dira.

UNICEF eta Hitzarmenaren jarraipena