Lan sutsua egiten dugu
UNICEFen haurrak haur izan daitezen egiten dugu lan. Haurren eskubideak defendatzen ditugu 190 herrialdetan, grinaz, arduraz eta doitasunez.
Egiten duguna gara
Osasuna
Haur guztiak osasuntsu hazi daitezela
Hezkuntza
Haur guztiek ikasteko aukera izan dezatela haien etorkizuna hobetzeko
Babesa
Haur bakar batek ere ez dezala eraso edo jazarpenik sufritu
Munduan gaude, zure aldamenean ere
Langileak, boluntarioak, bazkideak eta diru-emaileak. Guztiok egiten dugu UNICEF.
Hemengo eta hango haurren bizitza hobetzeko lan sutsua egiten dugu. Gure artean ere haurren eskubideak betearazteko dihardugu.
Espainiako gizartearen haurrekiko solidaritatea gureganatzen dugu aurrera egiteko eta milaka, miloika, haurren etorkizuna eraldatzeko.
Historia gara

1946an sortuak
1946an sortuak izan ginen Bigarren Mundu Gerraren eraginez kaltetuak suertatu ziren haurrei laguntza eskeintzeko. Jaio bezain pronto, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren enkargua jaso genuen: haurrak eta haien eskubideak, gauza guztien gainetik defendatzea.

50-60. Espainiara heltzen gara
50eko hamarkadan Gerra Zibilaren ostean sufritzen ari ziren haurrei laguntza eskeintzeko heltzen gara Espainiara. 60ko hamarkadaren lehenengo urteetan UNICEFen Espainiako Batzordea sortzen dugu. Hortik aurrera gure herrialdetik, gainontzeko haurren etorkizuna hobetzeko dihardugu.

70-90. Laguntza biderkatzen dugu
Hazi eta biderkatzen dugu gure eragina. Geroz eta pertsona gehiagok gurekin bat egiten dute. 80ko hamarkadan, dagoeneko, 100.000 bazkide baino gehiago ginen. Haiei esker Etiopiaren gosetea edo Ruandako gatazka bezain egoera larrietan gure laguntza biderkatzeko aukera izan genuen.

Gaur arte, atsedena hartu gabe!
Gaur egun, Espainian, 360.000 bazkide baino gehiagoren laguntza jasotzen dugu. Baita diru-emaile eta erakunde askorena ere. Gauza bat argi daukagu: ez dugu atsedenik hartuko haur guztiek haien eskubideak baliatu ditzaten arte.
Gure eginkizuna
Zergatik, oraindik ere, 15.000 haur hiltzen dira egunero saihestu daitezkeen arrazoiengatik? Zergatik, oraindik ere, badaude haurrak erabiltzen dituzten talde armatuak? Zergatik, Sirian, milioika haurrek ez daukate eskolara joateko aukerarik?
Seguru asko behin baino gehiagotan horrelako galderak egin dizkiozu zure buruari. Tamalez, aurrerapauso erraldoiak lortu izan arren, mundua toki arriskutsua eta bidegabezkoa da haur askorentzat.
Horregatik, UNICEFen betebehar zuzena daukagu: munduan bizi diren 7.000 milioi pertsonek haurren eskubideak ezagutu eta defendatu ditzatela, une oro eta toki guztietan.
Haurren bizitzan eragin zuzena eta iraunkorra lortzeko bide bakarra da.
Taldea gara
UNICEFen dihardugun pertsona guztiok ezaugarri komun bat daukagu: gure lana maite dugu. Haurren irribarrea eta ongizatea gure eguneroko bitamina da.
Batzen gaituena. 17 erkidego autonomoetan gaude haurren aldamenean egoteko. Zugandik gertuago.