UNICEF Euskal Herriko Batzordeak ‘Orain Ezin Gara Lokartu’ kanpaina aurkeztu eta haurren desnutrizioaren aurka indarrak batu ditu

Gurutze Beitia, Reyes Prados, Álex Ubago, Aitor Ocio eta Toti Martinez de Lezeak haurren biziraupen, osasun eta hazkunderako mehatxu nagusi den desnutrizioari aurre egiteko laguntza batzearen aldeko deialdia luzatu diote gizarteari.

Haurren desnutrizioaren aurkako tratamendu eta prebentzioak duen garrantziaren inguruan kontzientziatzeko xedeaz, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak ‘Orain Ezin Gara Lokartu’ kanpaina abian jarri du. Desnutrizioa 5 urtetik beherako umeen heriotza erdien kausa da; izan ere,egunero munduan 8.000 ume hiltzen dira arrazoi honengatik. Lorpen handiak egon diren arren, esaterako, desnutrizio kronikoaren jaitsiera %33tik %25era 2000 eta 2013 urte bitartean, desnutrizio zorrotz larriak milioika haurren bizitza arriskuan ipintzen jarraitzen du.

Kanpainaren aurkezpenean, Uribitarte pasealekuko 3. zenbakian dagoen ‘Bilbao Berrikuntza Faktoria – Innovation Factory’ egoitzan , UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidenteak azaldu du: “Zero heriotzaren helburua lor daiteke. Horregatik, orain ezin gara lokartu eta gatazka honi aurre egiteko lanean jarraitu behar dugu. Euskal gizarteari larrialdi kroniko honen kontrako borrokan UNICEFekin bat egiteko eskatzen diogu”.

Jarraian, Gurutze Beitia aktoreak laguntza prestatzeko modu berezi bat azaldu du eta “borondatezko lankide digital” bilakatu da, bertaratutako pertsonak haurren desnutrizioaren aurkako borrokaren inguran erronka solidario bat sortzera gonbidatuz https://mireto.unicef.es/ web orrialdean. “Zuen lagun eta senideen artean UNICEFen kanpaina honen alde modu original batean erronka bat plazaratzea eta ahalik eta esfortzu handienak batzea proposatzen dizuegu”. Reyes Prados kazetari eta telebista aurkezleak, bere aldetik,erronka solidario hauetan parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du: “Uste dut ezin dela hil umerik ekidin ditzakegun arrazoiengatik”.

Alex Ubago artista desnutrizioaren zenbait ondorioren inguruan aritu da, esaterako, desnutriziodun haurrek neumonia, sabelekoa edo malaria moduko gaixotasunak izateko duten aukeren areagotzea. Gizartea telefono mugikorren bitartez mezua bidaltzera animatu du: “38028 zenbakira UNICEF hitzarekin mezu bat bidali baino ez da egin behar eta ematen diren 2 euroekin egun bateko desnutrizio zorrotz larriaren aurkako tratamendua eman ahal zaie bi umeri”.

UNICEFek desnutrizio arloan burututako lanak erakusten duenez, oso balio txikiko neurri oso eraginkorrak daude haurren desnutrizioa tratatu eta ekiditeko: amagandiko edoskitzea sustatzea, elikagai osagarriak banatzeko kanpainak etaerabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoakdesnutrizio zorrotz larriaren aurkako tratamendu modura. Beronen inguruan hitz egin du Aitor Ocio futbol jokalari ohi eta enpresariak: “Gure diru-laguntza erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutiko poltsetan bihur daiteke”. Proteina asko dituen orea kakahuete, bitamina eta mineral nahaste bat da, 500 kkal balio energetikoduna eta metalezko poltsetan bildua. “Haurren desnutrizioaren aurkako borrokan aurrerapauso handia suposatzen dute”. Esaterako, 2 eurorekin, UNICEFek egun bateko desnutrizio zorrotz larriaren aurkako tratamendua eman diezaieke bi umeri edo erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutiko 6 poltsa erosi.

Toti Martinez de Lezea idazleak egoeraren larritasuna ulertzeko datu nagusi batzuk plazaratu ditu. Izan ere, munduan 17 milioi haurrek jasaten dute desnutrizio zorrotz larria, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko poblazioa zortzi aldiz, gutxi gorabehera. Jarraian, 5 urtetik beherako haurren besoko zirkunferentzia neurtzeko zinta erakutsi du, kolorearen arabera umeen nutrizio-egoera erakusten duena. Gorria, desnutrizio zorrotz larria; horia, desnutrizio moderatua; eta berdea, haurrak desnutriziorik ez duela erakusten duen kolorea.