Hamarka milioi haur pobrezia egoeran bizi dira munduko herrialde aberatsenetan

Herstura neurrien eta gizarte arloko gastuen murrizketen inguruko eztabaidaren erdian, txosten berri batek munduko ekonomia aurreratuenetan bizi diren haurrek pairatzen duten pobreziaren eta gabezia mailaren zenbaterainokoa jakinarazten du.

Europar Batasunean (Norvegia eta Islandiarekin batera), 13 milioi haur inguruk beraien garapenerako beharrezkoak diren item-ak ez dituzte eskuragarri (gabezia maila definitzen duten oinarrizko elementuak dira). Bestalde, garaturiko ekonomiak dituzten 35 herrialdeetan 30 milioi haur pobrezia egoeran bizi dira.

UNICEFen Ikerketarako Bulegoak aurkeztu duen Report Card 10txostenean, industrializaturiko herrialdeetan haurrek pairatzen duten pobrezia eta gabezia mailak aztertzen dira, herrialdeen arteko jardueraren konparaketak eginez.

Txosten honen arabera, nazioarteko konparaketa honek herrialde hauetan haurren pobrezia saihestu egin daitekela agerian uzten du, baina politika publikoen eraginaren menpe dagoela, eta zenbait herrialdetan beste batzuk baino hobeto lan egiten ari direla haur kalteberenen babeserako neurriei dagokionez.

"Datuek diotenez, baliabide nahikoak dituzten herrialdeetan haur gehiegik oinarrizko gabeziak pairatzen dituztela azpimarratzen da", adierazi du UNICEFen Ikerketarako Bulegoko Zuzendaria den Gordon Alexander-ek, Director de la Oficina de investigación de UNICEF. "Txostenak, zenbait herrialdek lan ona egin dutela erakusten digu (krisiaren aurreko datuak aztertuz), zituzten gizarte babeserako sistemei esker. Gaur egun bizi dugun krisia kontuan izanda, erabaki ezegokiak hartu izanaren ondorioak denbora asko igaro arte ez ditugula ikusiko da arriskua", dio Gordon Alexander-ek.

pobreziaren eta gabeziaren azterketala privación

Report Card 10 txostenak, haurren pobrezia eta gabezia modu oso desberdin bitan aztertzen ditu.

Lehen adierazlea, Haurren Gabeziaren Indizeada. Report Card 10 txostenak, "gabeziak pairatzen dituen" haurra honela definitzen du: behar-beharrezkoak diren 14 item barneratzen dituen zerrenda batetik bi edo item gehiagoren gabezia pairatzen duen haurra da; item horien artean, egunero hiru aldiz jatea, eskolako lanak egiteko toki lasai bat eskuragarri izatea, etxean hezkuntza liburuak izatea eta Internet-erako sarbidea izatea aurkitzen dira. Gabezia tasarik altuenak Errumania, Bulgaria eta Portugal-en aurkitzen dira (%70, %50 eta %27ko portzentajearekin hurrenez hurren); baina herrialde aberatsagoetan ere, hala nola Frantzia eta Italia-n, gabezia tasa %10etik gorakoa da. Europako iparraldeko herrialdeek haurren artean gabezia tasarik baxuenak dituzte, guztietan %3tik behera kokatzen delarik.

Report Card 10 txostenak aztertu duen bigarren adierazlea,pobrezia erlatiboari dagokio. Horretarako, norberaren herrialdeko pobreziaren atari azpitik bizi diren haurren portzentajea aztertzen da, hau familietan eskuragarri dagoen errentaren medianaren %50a izanik.

Honela, UNICEFen Ikerketarako Bulegoa, beraien gizarteetan ohikoa denaren azpitik geratzen ari diren haurren portzentajea estimatzen saiatzen da.

politika publikoek haurren bizitzengan eragina izan dezakete

Europako iparraldeko eta Herbeheretako herrialdeek haurren pobrezia erlatiboari dagokion tasarikbaxuenak dituzte, %7aren inguruan. Australia, Kanada, Zeelanda Berria eta Erresuma Batuak %10 eta %15 bitarteko tasak dituzte eta Errumania zein Estatu Batuetako haurren %20a baino gehiago pobrezia erlatibo egoeran bizi dira. Soilik Danimarka, Finlandia, Islandia, Herbeherak, Norvegia, Suedia eta Zipre aurkitzen dira adierazle bietan lehenengo hamar herrialdeen artean.    Report Card 10 txostenak, antzeko ekonomiak dituzten herrialdeen arteko konparaketak azpimarratzen ditu bereziki, ondorioz politika publikoek haurren bizitzengan eragin garrantzitsua izan dezaketela frogatzen delarik. Adibidez, Danimarka eta Suediak Belgika edo Alemania baino gabezia tasa askoz baxuagoak dituzte, nahiz eta lau herrialde hauek garapen ekonomiko eta per capita diru-sarrera maila antzekoak izan.

"Txostenak argi erakusten du zenbait gobernuk beste batzuk baino askoz ere lan hobea egiten ari direla haurren gabeziari aurre egiteari dagokionez", adierazi du Alexander-ek. "Lan onena egin dutenek, egungo testuinguru finantzarioan pobreziaren aurka borrokatzea posible dela erakutsi dute. Errealitatearen beste aldean, krisi egoeran haurren babesean huts egitea, gizarte batek bete dezakeen akatsik garestienetako bat da". 

haurren pobrezia espainia-n

UNICEF Espainia-k, maiatzaren 21ean La infancia en España. El impacto de la crisis en los niños txostena aurkeztu zuen; bertan ia2,2 milioi haur pobreziaren atariaren azpitik bizi direla azpimarratzen du. Txosten hau, 2011ko behin-behineko datuetan eta 2010eko zein aurreko urteetako behin betiko datuetan oinarritzen da. Report Cardtxostenak aldiz, 2009. urteko datuak aztertzen ditu, horiek baitira 35 herrialde horien artean konparaketak egin ahal izateko eskuragarri dauden azkenak. Hori dela eta, Espainiako haurren pobreziaren inguruko datuek nolabaiteko aldaketa izan dezakete bi txosten hauen artean.

Haurren pobrezia Espainia-n gaiaren inguruko informazio gehiago