Espainia-n pobreziak haurren aurpegia du

Lehen aldiz, Espainia-n biztanle talderik pobreena haurrek osatzen dute

Espainia-n, ia 2,2 milioi haur pobrezia erlatiboan bizi da. Herrialde honetako historian lehen aldiz, haurrak krisi ekonomikoaren eragin handiena pairatzen duten giza taldea bilakatu da, La infancia en España 2012-2013 El impacto de la crisis en los niños txostenaren arabera.

Haurren pobrezia, urteetan adingabeen %24an kokaturik egon izan dena, gaur egun %26ra heldu da, Estatu mailako batezbesteko orokorrari dagokion portzentajeak baino bost puntu gehiago izanik. Infancia en España 2012-2013 txostenak, soilik bi urtetan ia 205.000 haur gehiago pobreziaren atari azpiko diru-sarrerak dituzten familietan bizi direla azpimarratzen du.

Txostenak biltzen dituen datuen artean, heldu guztiak langabezian dauden eta harruak dituen familiakopuruak %120an hazi da 2007 eta 2010. urteen bitartean, familiei dagokien datu orokorra baino ia bi aldiz gehiago. Datu honek argi erakusten digu krisiaren eragina askoz ere handiagoa dela haurrak dituzten familiengan, bizi baldintzen okertzea bizi duten kasuak sortuz,elikadura, bizikidetza eta guraso-seme/alaben arteko harremanen kalitatearengan eragina izanik.

Pobreziaren iraunkortasunari eta intentsitateari dagokionez,pobrezia kronikoak %53ko hazkundea izan du hiru urtetan. Nabarmendu behar den beste datu bat: 2010ean haurren %13,7a pobrezia altua duten familietan bizi zen, 15 herrialdeko Europar Batasuneko daturik altuena izanik, eta Batasuneko 27 herrialdeen artean, soilik Errumaniak eta Bulgariak dituzte datu okerragoak.

haurrenganako inbertsioa babestearen garrantzia

UNICEFek duen esperientziaren arabera, egoera zailak izan dituztenean "giza aurpegia" duten neurriak(familia eta haurrei zuzenduriko baliabideak babestuz) aplikatu dituzten munduko herrialde desberdinak krisitik hobeto atera dira eta modu jasangarriagoan gainera.

Hori dela eta, epe laburraz haratago begiratzeaezinbestekoa da, garai bakoitzean hartzen diren erabakiek gaur egun eta etorkizunean izan ditzaketen eraginak arretaz aztertuz. Haurrenganako inbertsioa babesteaz gain, UNICEFek haurrei bideraturiko politiken koordinazioa, eraginkortasuna eta kalitatea hobetzea eskatzen du.

Orain ez ekitearen kostuak, familia eta haur kalteberenengan berehalako eragina izango du baina epe ertain zein luzeragizarte osoaren ongizate eta hazkundea arriskuanjarriko ditu.

giza aurpegidun suspertzea

Azken urteotako krisiaren erantzuleak ez dira haurrak baina beste giza talde batzuek jasan dituzten eragin berdinak edo handiagoak pairatzen dituzte. Egoera honek haurrengan duen eragina ikusezina bilakatu da, krisi honi eta bere ondorioei aurre egiteko ahalmen gutxien duten pertsonakdirela kontuan hartuta.

Haurrentzako aukera berdintasuna babestea etika eta justiziazko gaia da, baina gainera apustu estrategikoa eta eraldatzailea ere bada, gizartearen garapen jasangarriarentzat onuragarria. Alderantziz, ekiten ez bada, epe ertain zein luzera itzuliezinak izango diren ondorioak sortuko dira.   

unicef espainia-ren proposamenak
  • Haurrei bideraturiko inbertsioak babestea.[]
  • Haurrak eta beraien familiak erabaki politikoen muinean kokatzea.
  • Osasuna, hezkuntza, haurren babesa eta pobreziaren aurkako borrokaren kudeaketan koordinazioa, eraginkortasuna eta koherentzia hobetzea.
  • Haurren Pobreziaren aurkako Nazio mailako Plan bat gauzatzea, Haurren Eskubideen Batzordeak 2010. urtean gomendatu zuen bezala eta azken hauteskundeetan alderdi politiko nagusiek beraien programetan barneratu zuten bezala. .

Txostena kontsultatu dezakezu.

Txosten honen inguruko informazio gehiago.

Krisiak haurrengan duen eraginaren inguruko infografiakkontsulta ditzakezu.