Dominikar Errepublika: Orange-k haurrentzako kalitatezko hezkuntza bultzatzen du

Haur guztiek bizitza hobe batez gozatu ahal izateko aukera izan dezaten hezkuntzak duen garrantzia ezaguturik, Orange-k UNICEF Espainia-rekin bat egin du Bere etorkizuna eraiki ezazu ekimena bultzatzeko asmoz. Ekimen honen helburua, Dominikar Errepublikan muga aldean zein bazterturiko auzoetan bizi diren 220.000 haur baino gehiagori kalitatezko hezkuntza eta eskolatzea eskaintzea da.

Aliantza honen bitartez, herrialde honetan UNICEFek hezkuntza arloko proiektuak gauzatu ahal izateko 450.000 euroko diru-ekarpena lortu ahal izateko diru-bilketarako eta sentsibilizaziorako ekimenak abian jartzea da helburua. Aliantza hau ekainaren 5ean sinatu da eta UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo Bofill eta Orange España-ko Kontseilari Ordezkaria den Jean Marc Vignolles izan dira protagonistak.

“UNICEFentzat funtsezkoa da Orange bezalako aliatuekin gauzatzen den elkarlana, urteen buruan gure mezua milaka pertsonengana helaraztea lortu baitute. Gainera honelako kanpainekin eta beraien bezero zein langileen parte hartzearekin haur askoren bizi-baldintzak aldatzea lortu da", adieraz zuen Consuelo Crespo-k.

Orange España-ko Kontseilari Ordezkaria den Jean Marc Vignolles-ek zera adierazi du: “Orange-k bizi garen gizartearekiko benetako konpromisoa du. Hori dela eta, guretzat lehentasunezko helburua da UNICEF Espainia-rekin aurkezten dugun kanpaina honetan gure interes-talde guztiak nahastea. UNICEF aliatu naturala da munduko haur guztiek, kalitatezko hezkuntzaren bitartez, beraien gaitasun eta ahalmenak garatzeko eta aurrera egiteko helburu komun horretan".

kanpaina integrala

UNICEF Espainia-rekin lankidetzan hasi zenetik, Orange-k600.000 euro haurren alde mobilizatzea lortu du.Oraingo honetan, kanpaina hau bere webgune, sare sozial, komunikazio komertzial, etab.-en bitartez hedatuko du bere langile, bezero eta enpresa lankideak helburu hau lortzen laguntzeak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz.

  • Dominikar Errepublikan muga aldean zein bazterturiko auzoetan bizi diren 220.000 haurri kalitatezko oinarrizko hezkuntza eskaintzea.
  • Guraso eta hezitzaileak hobekuntza honetan modu aktiboan parte hartu dezatensentsibilizatzea.
  • Irakasleak modu jarraiantrebatzea.
  • Eskola ingurugiro segurua eta indarkeriarik gabekoa dela bermatzea.
  • Bost urtetik beherako haurrek, beraien adinera egokituriko arreta medikua, emozionala eta kognitiboa jasotzen dutela bermatzea.

http://www.construyesufuturoconorange.comwebgunean informazio gehiago eskuratu ezazu.