iStock.com/Ilija Erceg
iStock.com/Ilija Erceg
iStock.com/Ilija Erceg

Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea

2023-2024 Deialdia

 

Zer dira aitorpen hauek?

Gero eta ikastetxe gehiago daude haurren eta herritar globalen eskubideekin konprometituta: haientzat, eskubideak erabaki bakoitzean, programa bakoitzean eta klase bakoitzean bizi dira, eta inspirazio bat dira hezkuntza-komunitate osoarentzat.

Horregatik erabaki dugu ikastetxe horien eta beraien egunerokotasuna ahalbidetzen duten pertsonen lana aintzatestea, eta bereizketa bat sortzea, diren bezala identifikatzeko: erreferente bat haurren eskubideak eskola-bizitzan ezartzeko orduan.

Zure ikastetxea eskubideetan oinarritutako eskola izatea nahi al duzu?

Aitortza mugarri bat baino ez da, ikastetxe batek eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bati ekiten dionean hasten den prozesu baten barruan, eta kontzesiotik harago jarraitzen du, etengabeko hobekuntza-prozesu batean.

Informa zaitez

2023-2024 DEIALDIA

Kontsulta itzazu Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferente deialdiaren oinarriak. Aintzatespen gida eskuragarri duzu.
 

#hezieskubideak

HAUTAGAITZA

Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea prozesua hemen hasi ahal duzu

EGUTEGIA

Ikastetxeek 2024ko ekainaren 30era arte epea daukate baldintza guztiak betetzeko.

HARREMANETAN JARTZEKO

Informazioa beharrez gero gurekin harremanetan jar zaitez helbide honetara [email protected]

Ezagutu jardunbide egokien adibideak erreferentziazko zentroetan

Haurren eskubideetan hezteak eskolako giroa hobetzen du

Haurren eskubideetan hezteak eskolako giroa hobetzen du

Eskola-giro on batek Haurren Eskubideei buruzkoHitzarmeneko balioak txertatzen laguntzen du.

Ikastetxea espazio babeslea da

Ikastetxea espazio babeslea da

Haurrak babesteko hezkuntza-inguruneak ziurtatzeko ikastetxeek sustatzen dituzten hainbat neurri eta jarduera datoz jar…

Participación infantil y adolescente en los centros educativos

Haurren eta nerabeen parte hartzea ikastetxeetan

Haurrek eta nerabeek hainbat ikastetxetan parte hartzeko adibide praktiko batzuk ezagutzen ditugu.

© UNICEF/UN0616957/Haleem

Haurren eskubideak ezagutzea

Eskubideetan heztea eskubideak irakastea baino gehiago da: haurren eskubideekiko konpromisoa duen ikastetxeak haren hez…

 

Ikastetxe Erreferente guztiak ezagutu 

Gaur egun, guztira, 234 ikastetxe dira Ikastetxe Erreferentea, Hauetako 17 Euskadin daude.

ZERRENDA 

Ohiko galderak

Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza eta Herritartasun Globalaren ikuspegia txertatzeko konpromisoa euren hezkuntza-proiektuetan ezarri duten ikastetxeen lana aitortzen du UNICEFek 2017tik. 

Haurren eskubideen bermatzaile gisa, ikastetxeek hainbat erantzukizun dituzte: besteak beste, ikasleei beren eskubideak ezagutaraztea; eskubide horiek babestu, defendatu eta bultzatzeko hezkuntza-ekintzak diseinatzea; eta haur eta nerabeen babes-ingurunearen parte izatea, familiekin, komunitatearekin eta agintariekin lankidetzan.

Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferente izatea ez da sari bat, ikastetxeak epe luzerako proiektu horrekin duen konpromisoaren aitorpena da, etengabeko hobekuntzarako eta berrikuntzarako pizgarri moduan.

Ikastetxeak beren borondatez aurkezten dira prozesu honetara, eta deialdi bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkezten dute. Edizio bakoitzean, ikastetxearen proiektuari eta aurreko ikasturtean egindako jarduerei buruzko proposamenak aurkezten dituzte parte-hartzaileek.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiak aurkez daitezke; hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak eta/edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zentro ofizial gisa aitortutako zentro publikoak, pribatuak edo itunpeko ikastetxeak.

Ez: Aintzatespenek ikastetxe bakoitzak haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren lau arlo zehatzetan emandako aurrerapausoak baloratzen dituzte:

  • Haurren eskubideak eta herritartasun globalaren ezagutza.
  • Haurren eta gazteen parte-hartzea.
  • Arriskuen eta indarkeriaren aurkako babesa.
  • Haurren eskubideek inspiratutako eskola-giroaren garapena.

Gure ustez, lau arlo horiek garatzeak lagun dezake beste hezkuntza-helburu batzuk lortzeko eskola-kultura egoki bat eraikitzen, baina ez da hori errekonozimendua jasotzeko irizpideen xedea.

Ez: Hautagaien aurkezpenak eta aitorpena lortzeak ez dauka inolako kosturik, eta ez daude kontrapartiden menpe.
 

Bai: Ikastetxeak haurren eskubideak errespetatzeko, babesteko eta zabaltzeko hartutako konpromisoan oinarritzen da UNICEFen aitorpena. Baldintza hori betetzen ez bada edo urratzen bada aitorpena ken daiteke.