Nire lagun guztiengatik

Haurren Eguna Unibertsala ospatzeko jarduera
Ikasturte honetan zuen ingurunea hobetzeko dituzuen ideia onak nabarmentzea proposatzen dizuegu, eta ideia horiek handiro ospa ditzazuela azaroaren 20an, Haurtzaroaren Nazioarteko Egunean. Denon artean ospakizun hori gogoangarria izateko plan bat egin dezakegu. Alda ditzagun jokoaren arauak!


Gure eskubideak ezagutzen ditugunean eta errealitate bihurtzeko batzen garenean, eskubide horiek berak partekatzen dituzten guztien kide bihurtzen gara, kide horiek ondoko ikasmahaian izan edo munduaren beste puntan izan. Haur bakoitzak beste haur eta nerabe guztiekin partekatzen dituen eskubideak ditu, salbuespenik gabe. Haur horiek lehenengo haurtzarotik ezagutzea eta ingurune hurbilean errealitate bihurtzeko parte hartzea funtsezkoa da: haurren parte-hartzea haurrentzako jolas bat baino gehiago da!

Aurten, azaroaren 20ko Haurtzaroaren Egunak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrenarekin bat egiten du. Aukera bakarra da egun hori handiro ospatzeko eskubide horiek bultzatuz! Nola? Ikasgela bakoitzean egiazko adituak daude gauzak ondo atera daitezen. Soilik helburu bat, plan on bat eta beren potentzialari hegoak emango dizkien norbait behar dute. Ba al zatoz?  

 

Vacuna del buen trato

Gaitasunak garatzea

Jarduera horren helburua da ikasleek helburu bat definitzea eta helburu hori lortzeko proiektu bat garatzea, parte-hartzeko, talde-lanerako eta plangintzarako gaitasunak indartuz. Adinaren arabera, hainbat gaitasun garatu ahalko dituzte eta tresnak eta ezagutzak eskuratu, bizi osoan balioko dietenak.

1.    Gai bat aukeratu


Animatu zure ikasgelakoak bereziki kezkatzen dituzten eta haurtzaroaren egunean aldarrikatu nahi duten gai bat aukera dezaten. Ikasgelan kontsulta bat egin dezakezue, eta botazio bidez, landu nahi duzuen arazo berezia aukeratu dezakezue. Haurtzaroko zein eskubiderekin lotzen da aukeratu duzuen arazoa? Jardueraren fitxan kontsulta hori garatzeko ideia gehiago aurkituko dituzu.

2. Deskargatu plangintza-koadernoa

Deskargatu hemen koadernoa PDF formatuan, ikasgelan landu nahi duzuen arazoaren gaineko ekintza bat garatzeko jarraibideekin eta ideiekin. Jai bat egingo al duzue? Kanpaina bat? Martxa bat? Erabili koadernoko eskemak eta laguntza metodologikoak denon artean jardunaldi bat prestatzeko.

Mesedez, bete ezazu formulario hori PDFa deskargatzeko:

* Zergatik eskatzen ditugu datu horiek?:

 

Informazio horrek gure lana hobetzen lagunduko digu:

  • Zuen ikastetxeko harremanetarako datuei esker, laguntza eman ahal dizuegu, behar izanez gero.
  • Jardueraren gaineko datuei esker, haurrak kezkatzen dituen gaiak zein diren jakin dezakegu eta gure proposamenak bideratu ditzakegu.

Eskerrik asko!

Ikasleek zer gairen gainean lan egitea aukeratu dute? *

Haurtzaroaren zer eskubiderekin lotzen da? *