Blog

Gauza desberdinak gertatzen dira astero sareratuak dauden ikastetxeetan eta hau da hori guztia partekatzeko toki aproposa. Garapenerako Hezkuntzaren inguruan nobedade guztiak hemen aurki ditzakezu ere.

From

From

To

To
LARRAMENDI LASTERKETA SOLIDARIOA 2016

08/05/2016

LARRAMENDI LASTERKETA SOLIDARIOA 2016

Apirilaren 22an, ostirala, LARRAMENDI IKASTETXEko HAUR HEZKUNTZA zein LEHEN HEZKUNTZAko ikasle-irakasleek, UNICEFen alde elkartasun laisterketak gauzatu genituen. HHkoak, ikastetxeko jolastokian gauzatu zuten beren elkartasunerako ekitaldia eta han erakutsi zuten beren ekimen eta gogoa. LMHkoak, CASTILBLANCOko parkeraino gerturatu eta aurrera eraman zuten elkartasunerako laisterketa. NIGERren, ura aurkitzea, altxor bat topatzea da eta han egiten ari diren zundeaketetan diruz laguntzen ahalegintzen gara gu. Ekitaldia bikaina, giro paregabea, elkartsauna eta baloreetarako ikasgai aparta. Zorionak guztiei.UNICEF LMH 2016UNICEF HH 2016
Irakurtzen jarraitu
LARRAMENDI HAURREN ESKUBIDEN ALDE. 2015

13/12/2015

LARRAMENDI HAURREN ESKUBIDEN ALDE. 2015

Larramendiko ikasleek haurren aldeko giza eskubideak aldarrikatu zituzten azaroaren 20an. Bertan hainbat lan egin zituzten, bideoak, muralak,horma irudiak . Hona hemen adibide batzuk:MURALA DIGITALABIDEOA
Irakurtzen jarraitu
Ekintza Ikastola Nepalekin

12/06/2015

Ekintza Ikastola Nepalekin

Kaixo!Joan den asteartean elkartasun lasterketa ospatu genuen ikastolan. Orain arte Nigerrerako Tantak programara bideratu dugu diru laguntza, baina aurten, Nepalen gertatutako lurrikara oso larria izan zenez eta Uniceferen eskutik zer gertatu zen, nola laguntzen ari diren eta nolakoa den hango haurren egoera ikasiz gero, Nepalgo haurrentzat gure dirua ematea erabaki dugu. Bestaldetik, Nepalgo kolorezko banderak tradizionalak prestatu genituen gelan eta lasterketa egin genuen egunean hantxe zintzilikatu genituen.
Irakurtzen jarraitu
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren tailerra

21/05/2015

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren tailerra

Joan zen astean, ostegun eta ostiralean, 4. DBHkoekin UNICEF-Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena izeneko 2tailer egin ziren. Oso parte-hartze ona izan genuen eta HEH alderdi desberdinetatik landu genuen, gelako "Hitzarmen" batekin amaituz. Lehenengo taldekoek ez zuten denek sinatu, bigarren taldekoek, berriz, bai. Hona hemen jardueraren argazki batzuk:
Irakurtzen jarraitu
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren tailerra

21/05/2015

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren tailerra

Joan zen astean, ostegun eta ostiralean, 4. DBHkoekin UNICEF-Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena izeneko 2tailer egin ziren. Oso parte-hartze ona izan genuen eta HEH alderdi desberdinetatik landu genuen, gelako "Hitzarmen" batekin amaituz. Lehenengo taldekoek ez zuten denek sinatu, bigarren taldekoek, berriz, bai. Hona hemen jardueraren argazki batzuk:
Irakurtzen jarraitu
UNICEF Ortuellako institutuan

21/05/2015

UNICEF Ortuellako institutuan

Pasa den ostiralean UNICEF gure instutuan izan zen, hain zuzen, oraintxe praktiketan dagoen ikasle saharar etorri zitzaigun. Haurren eskubideei buruz hitz egin zuen eta bera, Argeliako kanpamentu batean jaiota zenez, bere bizitza nolakoa izan zen txikitan eta nolakoan den orain azaldu zigun. Zenbat hobetu den hango bizi baldintzak. Ikasleen galderak erantzun zituen Lehdiak, eta hauen balorazioa oso ona izan zen.Eskerrik asko Lehdia eta eskerrik asko UNICEF!
Irakurtzen jarraitu
LARRAMENDI IKATETXEA UNICEFEN ESKOLA LAGUNA

30/04/2015

LARRAMENDI IKATETXEA UNICEFEN ESKOLA LAGUNA

Apirilaren 29an Larramendi ikastetxeak Unicefekin "ESKOLA LAGUN" izateko konbenioa sinatu du. Oso une politak igaro ditugu eta gure ikasleek Unicefekin elkar lanean jarraitzeko duten ilusioa eta gogoa nabari geratu da.Ekitaldi txikia izan zen gure Donostiako Heriz pasealekuko egoitzan. Carlos Epalza euskal Herriko Unicefeko lehendakaria etorri zitzaigun, beste lagunen artean, eta gure ikastetxen aldeetik Coro Aizarna zuzendariak akordioa sinatu zuen, gure konpromisoa azalduz. amaitzeko bideo txiki bat kusi genuen, gure azken lasterketa solidrioaren zatitxo bat. ARGAZKIAK
Irakurtzen jarraitu
LARRAMENDIKO III. LASTERKETA SOLIDARIOA

11/03/2015

LARRAMENDIKO III. LASTERKETA SOLIDARIOA

Aurten ere Larramendiko neska mutikoek izugarrizko gogoa jarri dute NIGERRERAKO TANTAK lasterketa solidarioan. Martxoan 6an ospatu dugu eta beraien partaidetza ezin hobea izan da, bai HH-ko ikasleek bai LMH-koek ere ilusio handia, esfuertzua jarri dute. Honen aurretik 5. mailako ikasle batzuk HH-ko ikasleei zer den UNICEF azaldu die. Hona hemen bideoa.LASTERKETA PRESTATZENEgun horretako giro ona eta izan duen arrakasta baieztatzeko hoan hemen...HAUR HEZKUNTZALEHEN HEZKUNTZA
Irakurtzen jarraitu
"NIGERRERAKO TANTAK" GOIBURUPEAN ELKARTASUN EKINTZAK. LAURO IKASTOLA.

20/05/2014

"NIGERRERAKO TANTAK" GOIBURUPEAN ELKARTASUN EKINTZAK. LAURO IKASTOLA.

Martxoaren 21ean, aurreko urteetan bezala, Uraren Egunarekin bat eginez, "Nigerrerako Tantak" goiburuaz hainbat elkartasun ekintza antolatu genituen. Eskolaurrean sapaian iturria eta ur tantak zintzilikatuz, aldapan elkartu eta "Afrikan nago" abestu zuten.Lehen Hezkuntzan, ordea, "euskal egun kulturala"rekin lotu zuten eta herri kirolak antolatu. Azkenik DBH-Batxilerreko ikasleak, ikasturteka, herri kiroletan parte hartu zuten. Esan behar, parte hartzea oso-oso handia izan zela eta laguntza ere bai.
Irakurtzen jarraitu
 

Blog-ean parte har ezazu!

Gauza desberdinak gertatzen dira astero sareratuak dauden ikastetxeetan eta hau da hori guztia partekatzeko toki aproposa. Garapenerako Hezkuntzaren inguruan nobedade guztiak hemen aurki ditzakezu ere. Zure ikastetxeak antolatzen dituen ekimenekin parte har ezazu!

Zure esperientziak partekatu