Zure Nigerrerako Tantak lasterketa antolatu ezazu


©UNICEF Niger/H. Dicko

 

Zure ikastetxearen izena eman ezazu edonork parte har dezakeen jai giroko kirol ekimen honetan. Parte hartzaileen lagun eta senitartekoek, parte hartzaileak babestu ditzakete, Nigerrerako tanta gehiago biltzen lagunduko dutelarik. Uraren lasterketek, ikastetxeei elkartasunezko kirol ekimen bat antolatzea ahalbidetzen die, ikasle, irakasle eta familiak helburu komuna lortzeko asmoz batzen dituelarik: Nigerren haurren biziraupena hobetzea.

 

Ikastetxe guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu. Izen ematea eta eskaintzen diren materialak doakoak dira. Ikastetxe bakoitzak jarduera pertsonalizatu dezake, egokien iruditzen zaion bezala. Parte hartzaileek mundu osoko haurren eskubideen lorpenean eskain dezaketen laguntza ulertu eta baloratu dezatela da funtsezkoena.

NIRE IKASTETXEAK PARTE HARTU NAHI DU. ZER EGIN BEHAR DUT?

1. Izena emateko galdetegia bete ezazu.

2. Ikastetxeak ondoko materiala jasoko du parte hartzaileentzako dortsalak.

3. Ikastetxeak, ekitaldia ospatuko den data eta tokia erabakiko du, eta ibilbidea diseinatuko du. Martxoaren 22ko astea, Uraren Mundu Eguna, data egokia izan daiteke.

4. Parte hartzaileek bakarkako helburu ekonomikoa zehaztu beharko dute, guraso edo legezko tutoreekin adostua, eta "Nire Elkartasunezko Txanbila" deituriko agirian idatziko dute. Ondoren, familia eta lagunen artean babesleak bilatu behar dituzte eta ibilbideari ematen dion buelta bakoitzari dagokion diru ekarpen bat eskatuko zaie, guztion artean bere helburua lortzen lagun ahal izateko. Orduan, parte hartzaile bakoitzak Nigerrerako Tantak deituriko kanpainaren asmoaren berri eman beharko die.

5. Irakasle edo ikasle nagusien talde batek ikasle bakoitzak emandako buelta kopurua ikuskatuko du eta bakoitzaren "Nire Elkartasunezko Txanbila" agirian idatziko du. 

6. Lasterketa bukatzean, parte hartzaile bakoitzak bere ahaleginaren emaitza babesleei erakutsiko die "Nire Elkartasunezko Txanbila"-ren bitartez eta aurretik adostutako ibilbideari buelta bakoitzeko diru-ekarpena eskatuko die.

7. Lortutako diru-ekarpen guztia, ikastetxera eramango da eta ikastetxeak UNICEFi helaraziko dio, Banco Santander erakundearen kontu korrontean diru sarrera eginez: 0049-1892-67-2910381058

8. www.enredate.org/eus webguneko blog-ean, gauzaturiko jardueraren argazkiak edota bideoak argitaratu daitezke.
9. Parte hartzen duten ikastetxe guztiek Nigerrerako Tantak kanpainaren Ikastetxe Laguntzaile gisa onartuak izango dira.

Zure ikastetxearen izena eman
- Dortsala
Nigerrerako Tantak kanpainaren inguruko informazio gehiago
- Hurbilen duzun UNICEFen bulegoarekin harremanetan jarri 

 
 

Blog-ean parte har ezazu!

Gauza desberdinak gertatzen dira astero sareratuak dauden ikastetxeetan eta hau da hori guztia partekatzeko toki aproposa. Garapenerako Hezkuntzaren inguruan nobedade guztiak hemen aurki ditzakezu ere. Zure ikastetxeak antolatzen dituen ekimenekin parte har ezazu!

Zure esperientziak partekatu