1001 proiektu planetaren alde
Gehitu zurea!

Azaroaren 20a haurren eskubideak guztiok ospatzen ditugun eguna da: ezagutzarako, konpromisorako eta ekintzarako eguna da. Ikasturte honetan, egun hori oso une egokia da jakinarazteko klima-aldaketa haurrei dagokien gaia dela, eta haurrek eta nerabeek asko dutela esateko eta egiteko arazo horren inguruan. Lehenengo hiruhilekoan ikasgela guztiarentzat zereginen koaderno bat sortzera gonbidatzen zaituztegu, ingurumenaren aldeko helburu bateratu bat ezar dezazuen partaide bakoitzaren konpromisoekin eta xedeekin.

Proiektu honek aukera emango die gure ikasleei plangintzarako, talde-lanerako, arazoak ebazteko eta parte hartzeko gaitasunak eskuratzeko, eta aldi berean lagundu egiten du ulertzen, arazo bati konponbide bat emateko, arazoa ezagutzea eta berari buruz hitz egitea ez dela beti nahikoa… Batzuetan lanari ekitea da hoberena!


Partekatu zure proiektua sare sozialetan: #1001proyectosXelPlaneta

Gaur hasten da planetaren eta haurren eskubideen aldeko zuen proiektua:

 

 

Prestatu koaderno pertsonalizatua zure ikastetxearen izena eta zure ikasgela edo taldea adieraziz, eta deskargatu eta inprimatu lortutako PDFa proiektuan zehar erabili ahal izan dezazuen.

Aukeratu ezazue helburu bateratu bat, helburu eta zeregin indibidualak edo talde txikitan finkatuak, eta egin plangintza fitxen eta koadernoko egutegiaren laguntzarekin.

Pausoz pauso, aurreratu proiektua finkatu duzuen datan amaitu ahal izateko. Joan osatzen zereginen koadernoa marrazkiekin, argazkiekin eta zuen aurrerapausoak jasotzen dituzten orri gehigarriekin.

Azaroaren 20a egun handia izan daiteke proiektuaren emaitzak argitara ateratzeko! Koadernoak barnean duen manifestua irakurri eta sinatu dezakezue, eta ikastetxe guztiari, familiei, udalerriari… aurkeztu.

 

PDFa PERTSONALIZATU

Arazoren bat izanez gero,
mesedez [email protected] -ra idatziguzu

 

Zer biltzen du koadernoak?

  • Orri pertsonalizatuak zuen ikastetxearen, taldearen edo ikasgelaren izenarekin, partaideen kopuruarekin eta zuen proiektuaren izenarekin. Bakarra eta errepikaezina da!
  • Manifestu bat taldeak planetaren eta haurren eskubideen alde hartu duen konpromisoarekin.
  • Fitxa bat proiektuaren plangintza bateratua egiteko: zein da helburua, funtsezko datak, baliabideak, ekintzarako lehentasunak...
  • Egutegi bat proiektuaren mugarri nagusiak adierazteko.
  • Fitxa pertsonalizatu bat proiektuaren partaide bakoitzarentzat, bertan duen erantzukizuna, dituen itxaropenak eta konpromisoa adieraziz.
  • Orriak, proiektuan lagungarri diren irudiak, argazkiak, ideiak eta esaldiak jasotzeko.
  • ...Eta garrantzizkoena: Zuen proiektua! Orriak koadernatu edo artxibatu ditzakezue eta berari itxura emateko behar adina orri gehitu.
     

PDFa PERTSONALIZATU

Arazoren bat izanez gero,
mesedez [email protected] -ra idatziguzu

Ez ahaztu:

- Jarduera hau Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte egin daiteke, proiektuaren konplexutasun-maila zuen ikasleen adinera egokituta. Kontsultatu 2017-2018 ikasturteko  "Gure planeta, gure eskubideak" gida, gaia adin desberdinetara bideratzeko ideia gehiago izan ditzazuen.

- Zereginen koaderno bakoitza guztion ahaleginaren emaitza da: arrakasta ez datza oso lorpen ikusgarriak eskuratzean, gure ingurunea babesteko eta gure eskubideak defendatzeko txikitatik nola lan egin dezakegun ikastean baizik.

- Ez ahaztu zuen lan-prozesua gure blogean eta sare sozialetan partekatzea, #1001ProyectosXelPlaneta etiketarekin. Oso gogoko izango dugu zuen proiektuaren berri jasotzea!

Estamos a tu disposición para resolver cualquier duda

No dudes en contactar con nosotros: [email protected]

Jarduerak eta baliabideak: Haurren eskubideak eta klima-aldaketa