Zenbat balio dute 2 milioi haurren bizitzek?

 

Marta Arias-ek, UNICEF Espainiako Sentsibilizazio eta Haurren aldeko Politiken Zuzendariak

ElPaís.com-en argitaratutako post-a: 'Zenbat balio du 2 milioi haurren bizitzak?'

Urtero, ia 2 milioi haur hiltzen dira gaixotasun zentzugabeengatik, eta txerto sinple batekin saihestu litezkeenengatik; 5.000 heriotz egunean. Saihesteko hain sinplea den beherako bat da garapen bidean dauden herrialdeetan haurren bigarren heriotz arrazoia. Nagusiki Rotabirusak sortzen du (oso ezaguna espainiar gurasoen artean), eta haur bakoitzeko 5 dolarreko immunizazio tratamendu batek deuseztu dezake (3,5 euro baino gutxiago).

Horregatik da hain garrantzitsua UNICEFek joan den ekainaren 3an egindako iragarpena, mundu osoko haurrei ematen dizkientxertoen prezioak publiko eginez. Tramite administratiboa eman dezake berriak, baina oso urrats adierazgarria da, gobernuei eta erakundeei oso informazio baliozkoa ematen baitie, eta munduko industria boteretsuenetako baten barruanlehiakortasuna bultzatzen duelako.Txertoen eta Immunizazioaren aldeko Aliantza Globalak datorren ekainaren 13an egingo duen emaileen hitzaldiaren aurreko egunetan iragarri zen. Eta egia esan, hiru egun beranduago, Aliantzak berak berri hau eman zuen jakitera:garapen bidean diren herrialdetako 2 konpainiek prezio baxuagoak eskaini zituztela balio boskoitzeko txertoarentzat; industrializatutako herrialdetako beste enpresa batzuek berriz, deskontuak eskaintzen zituztenbeste gaixotasun batzuen aurkako immunizazio tratamenduetan, rotabirusa barne. Azken kasu honetan, badirudi epe erdira 3 dolarreko prezioa (2 euro baino zertxobait gehiago)lortu ahal izango dela, haur bat guztiz immunizatzeko. Igandeko egunkariak balio drenaren baino gutxiago, baina egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi diren 1.000 milioi lagunentzat zenbateko lortezina.

Irakurleek seguraski jakingo dutenez, sendagaien eskurapena merketu dadin aspalditik ari dira borrokan gobernuz kanpoko sektorean, ez bakarrik txertoen kasuan, baizik eta baita garapen bidean diren herrialdeetan hain suntsigarriak diren gaixotasunak artatzeko, hala nola, malaria, tuberkulosia edo IHESa. Orain merkatuaren funtzionamendua bera da erakunde hauei arrazoia ematen amaitu duena. Zehazki, bereziki interesgarria da garapen bidean diren herrialdetako enpresak sortzeak lehikortasuna eta berrikuntza handitzen laguntzen duela ikustea, milioika bizitza salbatzeko oso alderdi garrantzitsu batean.
 

Orain bakarrik falta da datorren ekainaren 13andohaintza egileakbenetankonprometitu daitezen.  Gaurtik 2015era 4 milioi bizitza gehiago salbatzeko aukera mahai gainean dago (gutxi gorabehera Euskadiko eta Gaztela Mantxako biztanleria osoa bateratuta dagoena). 3.700 milioi dolarreko gastua neurtu da. Zaila da krisi garaian eskean aritzea, baina, nork erabakitzen du zenbat balio duen bizitza horietako bakoitzak?