Haurren Laguna den Ospitale bati bisitaldia Dominikar Errepublikan

Javier Cantero-k,  UNICEF Espainiako Teknologia Berrien eta Antolakuntza Garapenaren Zuzendaria

Gaur San Pedro de Macori-n Antonio Musa Eskualdeko Ospitaleari bisita egin diogu. Bertan Haurren eta Amen Lagunak diren Ospitaleak UNICEFen programa jarri da abian. Proiektuak jaioberrien sepsia murriztu nahi du eta jaiotzeen erregistroa egin nahi du.

Ospitalea nolakoa den ideia bat egin dezazuen, hauek dira zenbateko esanguratsuenak: 200 ohe, 250 sendagile, 200 erizain, 30 ospitaleratu egunero, batez beste 5 egun egon ohi direnak, 2 hildako 100 ospitaleratu bakoitzeko, jaiotzen diren jaioberrien % 10ak desnutrizioa du eta egunean 300 larrialdi inguru artatzen dituzte.

Berriki, oinarrizko neurri batzuk sartu dituzte. Horien artean, hauek azpimarratuko nituzke: banakako erditzeko aretoak sortzea eta esterilizatutako eremuetan. Horrela, ordezkatu ahal izan dira lehengo erditzeko espazio erraldoiak, ia aldagelak, gutxieneko asepsia neurririk gabekoak, aldi berean erditzen zuten emakume askorekin. Neurriarekin asko murriztu da hilkortasuna, bai amena, bai jaioberriena.
 
Ospitaleak amak bularra ematea ere sustatzen du, laktantzia artifizialaren aldean, horrek dakartzan onura izugarriengatik ez ezik, Dominikar Errepublikaren kasuan, eta pobreziaren ondorioz, gomendatutako dosiak errespetatzen ez direlako, produktua gehiegi disolbatzen duen dosiaren proportzioetan eta zalantzazko higiene baldintzetan egiten delako. Denetan motibagarriena da ikustea ospitale honetako medikuak egunero ahalegintzen direla beste ospitale batzuetako profesionalak prestatzen, osasun praxi okerrak kentzekooinarrizko zereginetan; adibidez, eremu kirurgikoetan sartu baino lehen eskuak garbitzea, esterilizatutako materiala, erabili eta botatzeko eskularruak erabiltzea, erditzeko geletara sarrera mugatzea, etab. Guretzat oinarrizkoak eta ezdeusak iruditu dezaketen neurriak, baina hemen ez dira hala, ezta osasun profesionalen beren artean ere.
Bisita hauen ondoren, gero eta ziurrago nago mundua aldatzen lagundu behar dugula, eta batez ere, ziur nago lortu dezakegula. Gurekin bat egin nahi duzu?