Dominikar Errepublika: alkate gazteen gizatasun irakaspena

Javier Cantero-k,  UNICEF Espainiako Teknología Berrien eta Antolakuntza Garapenaren Zuzendaria

Dominikar Errepublikanegin dugun hirugarren egunak, aliatu estrategikoekin batera lanean egin daitezkeen lorpen handiak erakutsi dizkigu berriro. 

Goizean goiz Santo Domingo Unibertsitate Katolikora joan gara, eta han Errektorearekin, Aita Ramón Alonso apaiz salesiarrekin eta bere taldearekin mintzatu gara. Aita Alonsok, 1954an Santo Domingora iritsi zen salamancarrak, harritu egiten gaitu, talde osoari kutsatzen dion bere gizatasun izugarriagatik eta bere konpromiso pertsonalagatik. Berarentzat, unibertsitatea ez da profesionalen fabrika bat, etorkizuneko gizon-emakumeak sortzeko mekanismoa baizik, beren gizartearekin konprometituak. Iaz, Unibertsitatea bat egin zuen UNICEFekin, bere laguntza, aholkularitza eta inplikazio zuzenarekin, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Zaintza Begiratokia sortzeko. Independentzia osoa mantentzeko, Begiratokiak diru-laguntza publiko mota guztiak baztertzen ditu eta bere Zuzendaritza Taldea dominikar gizartean sinesgarritasun eta ospe handiko pertsonek osatzen dute. Horrek arte sinegarritasun maila handiagoa ematen die bidaltzen dituzten datuei eta ikerketei. Begiratokiaren funtzioa da haurren eta nerabeenegoerari buruzko benetako datuak aurkeztea, estatistika datuetatik abiatuta sortutakoak, eta udalerri mailaraino banatzea. Horrek oso tresna politiko baliotsu bilakatzen ditu, eta  agintariei aukera ematen die haurren eta nerabeen ahultasunaren aurka borrokatzeko politikak ezartzeko.

Aurkeztu dizkiguten datuetatik harantzago, erabateko eredu bilakatzen da ikustea hezkuntza erakunde pribatu bat bere helburu zuzenetatik edo bere negozio planak dei genitzakenetik askoz ere harantzago iristen dela, eta benetan eta tinko ahulenen kontrako borrokan murgiltzen dela. Baina bisitaldi hori aberasgarria eta motibagarria izan bada, egunaren bigarren zatia konpromiso irakasgaia izan da guztiz.Haurren eta gazteen udalen ekimenari egin diogu bisita. Oso konplexua da UNICEFek babestutako proiektu hau zertan datzan azaltzea: Funtsean Haurren Lagunak diren Udalek Hitzarmenean islatutako oinarrizko eskubide bati  emandako erantzuna da: haurrek parte hartzeko eta beren ahotsa entzun dadinduten eskubidea.. Berriki egin diren azken hauteskundeetan, 10 eta 18 urte bitarteko ia 50.000 haurrek eman diete botoa beren alkateei. Benetan bihotzera iritsi zaidana haur hauek nola mintzatzen diren ikustea izan da, beren heldutasun maila, proposamenak, gero benetako alkateekin (helduenekin) eztabaidatzen dituztenak, eta nola lortzen dituzten benetako aldaketak beren hirietan, herrietan eta komunitateetan. Mutil hauek benetako heldutasun, zentzutasun, elkartasun irakaspena eman dute, jaio diren gizartea aldatzeko benetako nahia. Laburbilduz, benetako gizatasun irakaspena.