Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
 
versión para imprimir JARDUERAK
 
 
JARDUERAKPROPOSAMEN DIDAKTIKOAKIKASKUNTZA-PROZESUA

Nola landu daiteke neskatilen hezkuntzaren gaia eta gelako genero-diskriminazioa? Hona hemen aukera batzuk.



JARDUERAK
1. Zuk zer dakizu …neskatilen hezkuntzari buruz2. Larrupean jarri. Zer sentituko zenuke ....ren tokian bazina?4. Etorkizunerako bidaia. 4. Etorkizunerako bidaia. 5. Kontzeptuen jokoa. 6. Gizonezko heroiak eta emakumezko heroiak7. Iritzi-azterketa8. Bakoitzari dagokiona9. Aurrekontua10. Detektibeak


Atal honetan agertzen diren hezkuntza-jarduerak "Neskatilentzako hizkiak" izeneko mobilizazio-kanpainaren funtsezko zatia dira. Gelan edo hezkuntza ez formaleko haur nahiz gazteen taldeekin burutzeko proposamen didaktiko hauek behar-beharrezko laguntza dira Sareratu UNICEFekin programako kanpainari eman nahi diogun prestakuntza-balioarentzat. (Ikus, halaber, "Neskatilentzako hizkiak" kanpainaren oinarri pedagogikoak eta bere kudeaketarako iradokizun praktikoak jasotzen dituen Kanpainaren gida.

Irakasleei eta haur-taldeetako begiraleei zuzendutako jarduera hauek Garapenerako Hezkuntzarako Ikaskuntza Prozesuari erantzuten diote Azterketa, erreakzioa eta ekintza. Ikus daitekeenez zerrendan ez dago azken faseko (ekintza) jarduera zehatzik, kanpainako ekintza-proposamenak Mobilizazioko eta Lankidetzako ataletan modu esplizituan agertzen direlako; eta hain zuzen, haietara joko dugu ikaskuntza-prozesuan beharrezkoa den azken fase honetarako.



PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK

Hemen aurkeztutako proposamenen ordena bakoitzak lantzen dituen edukietan oinarrituta dago, eta eduki horiek, aldi berean, web honetako atalei loturik daude. Halere, jardueren aukeraketa eta ordena hezitzaile bakoitzaren borondatearen, interesaren eta helburuen menpe geratzen dira. Proposamenek barne hartzen dituzten ikuspegi eta gai anitzek aukera pedagogiko zabala eskaintzen dute.

Adibide gisa, neskatilen hezkuntza-eskubidean oinarritu nahi badugu, sekuentzia gomendatu bat 1, 2, 5, 3 eta 4 jarduerek osatzen dutena izango litzateke, web-gunean iradokitako ekintzetako batekin amaituz (edo parte-hartzaileekin adosturik erabakitzen den beste bat). Generoen arteko desberdintasuna gehiago interesatzen bazaigu, jardueren sekuentzia gomendagarria 1, 5, 6, 7 eta 8 izan daiteke, inguruko pertsonak generoaren diskriminazio-arazoaz sentsibilizatzeko jarduera batekin amaituz. 9. jarduera egokia da lankidetzarako bilketa-ekintzaren bat egingo bada, eta 10.a aproposa da Marokoko gazteekin erlazionatutako mobilizazio-ekintzaren bat burutzea erabakitzen bada, edo kanpaina kultura arteko eduki batez hornitzeko.

PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK
FASEA JARDUERA DESKRIBAPENA
Neskatilen hezkuntza Azterketa 1. Zuk zer dakizu …neskatilen hezkuntzari buruz? Galdera-erantzuneko jarduera sinplea neskatilen diskriminazioari eta hezkuntzari buruz. Gaia lantzen hasteko eta parte-hartzaileek aldez aurretik dituzten ezagutzak eta jarrerak baloratzeko jarduera interesgarria da.
Erreakzioa 2. Larrupean jarri. Zer sentituko zenuke ....ren tokian bazina? Beste pertsona batzuek bizi dituzten egoerekiko enpatia sentitzeko gaitasuna baloreetan oinarritutako hezkuntzaren zati garrantzitsu bat da. Jarduera sinple honetan parte-hartzaileei hezkuntzan diskriminazioa bizi duten neskatilen tokian jartzeko eskatzen zaie.
Erreakzioa 3. Irudi artean. Nolakoak dira munduko eskolak? Bermatzen al dute kalitatezko hezkuntza?? Jarduera honek sormena lantzea eta kalitatezko hezkuntza-eskubideari buruzko hausnarketa egitea ahalbidetzen du irudiak erabiliz.
Azterketa/ Erreakzioa 4. Etorkizunerako bidaia. Nolakoa litzateke guztientzako hezkuntza izango lukeen mundu bat? Dakar-ko gailurreko helburuak lortzeak etorkizunean ekarriko dituen onurak (eta ekar ditzakeen arazoak) aztertzea: "Guztiontzako hezkuntza".
Genero-diskriminazioa Azterketa 5. Kontzeptuen jokoa. Zertaz ari gara generoaz, sexuaz, baterako hezkuntzaz, etab. hitz egiten dugunean? Generoari eta hezkuntzari dagozkien gaietan erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuei buruz parte-hartzaileek dituzten kontzeptuak eta ezagutzak aztertzeko jarduera. Aldi berean, esamolde askori ematen zaien erabilera desegokiari buruzko hausnarketa bat da.
Azterketa/ Erreakzioa 6. Gizonezko heroiak eta emakumezko heroiak. Genero-estereotipoak historian zehar eta gaur egun Zein dira gizonezko heroi eta emakumezko heroi nazionalak? Zeintzuk dira haien ezaugarriak? Ba al dute zerikusirik gure portaera-eredu maskulinoarekin eta femeninoarekin?
Azterketa 7. Iritzi-azterketa. Nork egiten ditu etxeko lanak? Zer egiten duzu zuk? Etxeko lanak nork egiten dituen aztertzeko inkesta eta sexu desberdinetako gazteek egiteko horietan duten parte-hartzearen azterketa.
Erreakzioa 8. Bakoitzari dagokiona. Berdin tratatzen al dira familietan mutilak eta neskatilak? Zer espero da batengandik eta zer bestearengandik? Jarduera honek dramatizazioen bidez erakusten du gizarteak pertsonei beren generoaren arabera rol, zeregin, ezaugarri eta erantzukizun bereiziak nola esleitzen dizkien.
Lankidetza Azterketa/ Erreakzioa 9. Aurrekontua. Fondoak administratu eta eslei iezazkiezu lankidetza-proiektu desberdinei. Zein ekintza iruditzen zaizkizu garrantzitsuagoak? Lankidetza-ekintzek emakumeengan, neskatilengan eta komunitate onuradunengan eragiten dituzten ondorioei buruzko hausnarketa sustatu nahi duen baloreak lehenesteko eta hierarkizatzeko jarduera.
Mobilizazioa Azterketa 10. Detektibeak. Neskatilentzako beste hizki batzuk: arabiar hizkuntzari eta alfabetoari buruzko ikerketa. Arabiar kulturaren ezagutza suspertzea, arabieraren eta honek gaztelanian eta penintsulako beste hizkuntza batzuetan izan duen eraginaren bitartez. Parte-hartzaileei gaiarekin erlazionatutako oinarrizko hainbat alderdiri buruzko ikerketa bat proposatzen zaie.


IKASKUNTZA-PROZESUA

Garapenerako Hezkuntzaren prozesua hiru etapatan banatutako ziklo bat dela esan daiteke: azterketa-fasea, jarraian erreakzio-fasea eta, azkenean, ekintza-fasea. Ziklo horretako fase bakoitzak garrantzi bera du ikaskuntza-prozesu honetan. garapenerako hezkuntzaren metodo pedagogikoa
Azterketa-fasea etapa kognitiboa da funtsean. Gazteek arazo edo gai partikular bati buruzko informazioa bildu, aztertu eta laburtzen dute. Arazoa ulertzen saiatzen dira eta sentsibilizatu egiten dira; eta horrek bigarren etapara hurbiltzen gaitu.

Erreakzio edo erantzun-fasean, gazteek, planteatutako egoeraren aurrean, erantzun pertsonal bat garatzen dute. Arazo bat bideratzeko modu desberdinak aztertzen dituzte eta beren ikuspuntua eratzen dute beren balore-eskala eraikiz. Gaiak duen giza garrantziaz ohartzen dira, beharrezkoa den enpatia garatzen dute eta baita parte-hartzearen eta konpromisoaren zentzua ere.

Ekintza-fasea erantzun pertsonal horren ondorio naturala da. Gazteek aztertzen ari diren arazoari edo gaiari erantzuteko burutu daitekeen ekintza zehatza aztertzen dute. Etapa honetan garrantzitsua da hezitzaileak parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko benetako aukerak eskaintzeko prest egotea, hau guztia ikaskuntza-prozesuaren emaitza logiko gisa ikusteaz gain, ezagutza, trebetasun eta jarrera berriak indartzeko baliabide esanguratsu gisa ere hartuz.




OHARRA: jarduera batzuek PDF formatuko fitxak barne hartzen dituzte. Horiek ikusi eta inprimatu ahal izateko, Adoberen Acrobat Reader programa behar da. Hemen sakatuz jaitsi dezakezu.

 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera