Pakistan: neskatoak haurren arteko ezkontzengandik babestea

Pakistan-en, Sindh probintzian, UNICEFek uholdeen ondorioz kaltetu eta lekualdatutako hamarka milaka haur eta emakumeren babesa bermatu eta laguntza ematen die.
Irakurtzen jarraitu

Kaltegarria den gizarteko ohitura bat aldatu. Ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa

Sahara hegoaldeko Afrikan urtero hiru milioi neskatila eta nerabe inguruk ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa pairatzen dute.Txostenaren arabera, konpromiso eta laguntza egokia egonez gero, milaka urteetako ohitura errotu hori belaunaldi bakar batean ezaba liteke.
Irakurtzen jarraitu

Haurren Egoera Munduan 2007: genero berdintasunak dakarren onura bikoitza

Generoen arteko diskriminazioa ezabatzeak eta emakumearen autonomia sustatzeak haurren biziraupen eta ongizateari ondorio sakon eta baikorrak ekarriko dizkie.Generoen arteko berdintasunak onura bikoitza sortzen du emakumeari eta haurrari on egiten baitie eta osasunerako eta familien, komunitate eta herrialdeen garapenerako erabakigarria da.
Irakurtzen jarraitu

Haurrentzako Aurrerapena: amen heriotzari buruzko balantzea

2004. urtetik, Haurrentzako Aurrerapena bildumak, Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko munduan eman diren aurrerapenei buruzko datu eta azterketa garrantzitsuak argitaratu ditu. Bilduma honetako 7. aleak, "Un balance sobre la mortalidad materna" izenburupean, amen heriotzaz dihardu.
Irakurtzen jarraitu

Amen eta haurren elikadura arloan izandako aurrerapenen jarraipena

Txosten honek ama eta haurren malnutrizioari buruzko munduko egungo egoera aztertzen du, lortutako aurrerakuntzak eta lortzeko dauden erronkak berrikusiz.Malnutrizioak haurren, familien eta erkidego osoen garapenerako aukerak oztopatzen dituen moduak aztertzen ditu ikerketak, azkenik kalte fisiko eta kognitibo atzeraezinak sortuz. Horrez gain, txostenak malnutrizio tasa okerrenak dituzten 24 herrialdeen profilak aztertzen ditu, grafikoak eta taula estatistikoak emanez. Ingelesez soilik dago eskuragarri.
Irakurtzen jarraitu

Haurrentzako Aurrerapena 9: Milurteko Garapenerako Helburuak ekitatez lortu

“Haurrentzako Aurrerapena: Milurteko Garapenerako Helburuak ekitatez lortu" argitalpenak, orain arte eskuratu ditugun lorpenen frogak dakartza, baina zenbait desberdintasun ere agerian uzten ditu ─zenbait kasutan gero eta nabariagoak─; desberdintasun horiei aurre egin behar diegu MGHak lortzeko eta gainditzeko aurrerapen jasangarriagoa eta zuzenagoa gureganatu nahi baldin badugu.
Irakurtzen jarraitu

Haurrentzako Aurrerapena: lehen hezkuntzaren eta generoen arteko parekotasunari buruzko balantzea

Txosten honek, munduan Milurteko Garapenerako 2. eta 3. Helburuekiko, hots, lehen hezkuntza unibertsala, generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia lortzeko helburuekiko lortu diren aurrerapenak neurtzen ditu. Txostena une garrantzitsuan agertzen da, 2005. urtean Milurteko lehen helburua, hau da, lehen eta bigarren hezkuntzan generoen arteko bereizketak ezabatzea, bete beharreko data baita.
Irakurtzen jarraitu

Neskatilak, GIB/HIESa eta Hezkuntza.

Hezkuntza funtsezkoa da pandemiaren aurkako emaitzak lortu ahal izateko.Berez, Gaixotasunaren kontrako sendabide eraginkorrik aurkitu bitartean, GIB/HIESa geldiarazteko tresnarik eraginkorrenetarikoa hezkuntza dela UNICEFek badaki.Carol Bellamy, UNICEFen Zuzendari Exekutiboa.
Irakurtzen jarraitu
Subscribe to Género