Haurren eskubideen hezkuntzan ikastetxe erreferentea
Eskaerak aurkezteko deialdia zabalik dago
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 16tik uztailaren 16ra



Deialdian aurkezteko epea irekita dago
Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferenteen deialdira aurkezteko gida eskuragarri dago jada. Hautagaitzaren galdetegia betetzeko, zenbait egun behar dira; beraz, azken asteetarako ez uztea gomendatzen dizuegu.
#hezieskubideak
Zer dira aitorpen hauek?
Gero eta eskola, ikastetxe eta institutu gehiago daude haurren eskubideekin konprometituta: haientzat eskubideak ikasgela, programa eta erabaki bakoitzaren parte dira, ikastetxe beraren funtzionamenduaren oinarrian daude eta hezkuntza-komunitate osoarentzat inspirazioa dira.
Horregatik guztiagatik erabaki dugu ikastetxe hauek eta bere egunerokotasuna ahalbidetzen duten pertsonen lana aintzatestea: haurren eskubideak eskola-bizitzan ezartzeko ikastetxe erreferenteak baitira.
Eskaerak aurkezteko deialdia:
2026ko deialdiaren oinarriak ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan prozesua burutzeko beharrezko informazio guztia dago; besteak beste, epeak, errendimendu adierazleak eta eskaera egiteko beste baldintzak.

Deialdian izena eman
Aitorpenak bi ikasturtetarako balio du. Aitorpena lortu edo berritu nahi duten ikastetxeek programaren online plataforman erregistratu behar dira eta zenbait baldintza gainditu. Horiekin batera, ikastetxeak adierazle bakoitza bete beharko du eskatutako informazioarekin. Adierazle horien bidez, ikastetxeak beharrezko puntuak batuko ditu.
Puntuen eta baldintzen arabera, hiru maila lortu daitezke:
- 1. maila lortzeko ezinbesteko baldintzak bete behar dira eta, gainera, gutxienez 60 puntu batu behar dira.
- 2. maila lortzeko ezinbesteko baldintzak bete behar dira eta, gainera, gutxienez 80 puntu batu behar dira.
Azkenik, 3. maila lortzeko ezinbesteko baldintzak bete behar dira eta, gainera, gutxienez 95 puntu batu behar dira.
Ohiko galderak
Haurren Eskubideen Hezkuntza eta Herritartasun Globalaren ikuspegia txertatzeko konpromisoa euren hezkuntza-proiektuetan ezarri duten ikastetxeen lana aitortzen du UNICEFek 2017tik.
Haurren eskubideen bermatzaile gisa, ikastetxeek hainbat erantzukizun dituzte: besteak beste, ikasleei beren eskubideak ezagutaraztea; eskubide horiek babestu, defendatu eta bultzatzeko hezkuntza-ekintzak diseinatzea; eta haur eta nerabeen babes-ingurunearen parte izatea, familiekin, komunitatearekin eta agintariekin lankidetzan.
Haurren Eskubideen Hezkuntzan Ikastetxe Erreferente izatea ez da sari bat, ikastetxeak epe luzerako proiektu horrekin duen konpromisoaren aitorpena da, etengabeko hobekuntzarako eta berrikuntzarako pizgarri moduan.
Ikastetxeak beren borondatez aurkezten dira prozesu honetara, eta deialdi bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute. Edizio bakoitzean, ikastetxearen proiektuari eta aurreko ikasturtean egindako jarduerei buruzko proposamenak aurkezten dituzte parte-hartzaileek.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiak aurkez daitezke; hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak eta/edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zentro ofizial gisa aitortutako zentro publikoak, pribatuak edo itunpeko ikastetxeak.
Ez: Aintzatespenek ikastetxe bakoitzak haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren lau arlo zehatzetan emandako aurrerapausoak baloratzen dituzte:
- Haurren eskubideak eta herritartasun globalaren ezagutza.
- Haurren eta gazteen parte-hartzea.
- Arriskuen eta indarkeriaren aurkako babesa.
- Haurren eskubideek inspiratutako eskola-giroaren garapena.
Gure ustez, lau arlo horiek garatzeak lagun dezake eskola-kultura egoki bat eraikitzen beste hezkuntza-helburu batzuk lortzeko, baina ez da hori errekonozimendua jasotzeko irizpideen xedea.
Ez: Hautagaien aurkezpenak eta aitorpena lortzeak ez dauka inolako kosturik, eta ez daude kontrapartiden menpe.
Bai: Ikastetxeak haurren eskubideak errespetatzeko, babesteko eta zabaltzeko hartutako konpromisoan oinarritzen da UNICEFen aitorpena. Baldintza hori betetzen ez bada edo urratzen bada aitorpena ken daiteke.
Ikastetxe Erreferente guztiak ezagutu
Gaur egun, guztira, 286 ikastetxe dira Ikastetxe Erreferente; horietatik, 25 daude Euskadin.
Zure ikastetxea eskubideetan oinarritutako eskola izatea nahi al duzu?
UNICEFek eskaintzen duen aitortza mugarri bat baino ez da ikastetxe batek eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bati ekiten dionean, eta kontzesiotik haratago, etengabeko hobekuntza-prozesu bat da proiektu hori. Prozesua gaur bertan has dezakezu. Bidali mezu elektroniko bat eta eskatu informazioa giza eskubideen hezkuntza proiektu bat nola hasi jakiteko.



