UNICEFen lana: haurren eskubideak babestea

 
Garapen bidean dauden herrialdeetako haurren bizitzan benetako aldaketak lortzeko lan egiten dugu, lankidetza programen eta larrialdietako ekintzaren bitartez. Espainian, haurren aldeko politikak eta aliantzak sustatzen ditugu. 

.

 

Garapen bidean dauden herrialdeetan PROGRAMAK: BIZIRAUPENA, HEZKUNTZA ETA BABESA.

Haurren bizi baldintzak hobetzekoeta beren eskubide guztiak bete daitezela bermatzeko, UNICEFek lehentasunezko bost arlotan lan egiten du, bere estrategia, programa eta ekintza guztiak gidatzen dituztenak:

:

 

Hezkuntza eta berdintasuna

UNICEF - Educación e igualdad

Hezkuntza funtsezko giza eskubidea izateaz gain, pertsonen eta gizarteen garapenerako erabakigarria da. Gainera, haurrek pairatzen dituzten bizi baldintzak hobetzen eta pobreziaren gurpil zoroa apurtzen laguntzen du. Horregatik, Nazio Batuen Milurteko Garapenerako Helburuetako (MGH) bigarrena lehen hezkuntza unibertsala lortzea da.

Milioika haurordea, batez ere neskatilak, ez doaz eskolara arrazoi desberdinen ondorioz: pobrezia, desberdintasunak, azpiegitura edo irakasle falta. UNICEFek, hezkuntza eskubidea haur guztientzat errealitate bilaka dadin lan egiten du. Gure programek erronka hori modu globalean lantzen dute: eskolako tasak murrizteko, eskolako azpiegiturak hobetzeko, legedian aldaketak izateko eta irakasleak prestatzeko lan egiten dugu.

Munduan hezkuntza eskubidea bermatzeko UNICEFek burutzen duen lana hobeto ezagutu

 

  •  
  •  

    Haurren eta amen biziraupena

    Supervivencia y protección infantil

    Biziraupena haur guztien eskubidea da, hori gabe ezin baita beste edozein eskubide bermatu. Haurren heriotza, pobreziaren eta herrialde baten garapen mailaren adierazle nagusietako bat da. Hori dela eta, Nazio Batuen Milurteko Garapenerako laugarren Helburua haurren heriotza bi herenetan murriztea da.

    Hala ere, milioika haurrek eta amek beren osasuna edo bizitza arriskuan ikusten dute oinarrizko osasun zerbitzuak eskuragarri ez dituztelako, hala nola, ez dituztelakojaio aurreko arreta eta arreta pediatrikoa, txertoak edo elikadura egokia. UNICEFek erkidego kalteberenen, baztertuenen eta osasun sistema eskuragarri izateko zailtasun handienak dituzten erkidegoen osasun baldintzak hobetzeko lan egiten du. Osasun, elikadura eta ur eta saneamendu arloko programak gauzatzen ditugu, besteak beste.

    UNICEFek munduan biziraupenerako eskubidea bermatzeko burutzen duen lana hobeto ezagutu

     

  •  
  •  

    Babesa abusuaren eta esplotazioaren aurrean

    Abusuen eta esplotazioaren aurrean giza talderik kalteberena haurrak osatzen dute, alde batetik juridikoki adin txikikoak direlako eta bestetik beren ahultasun fisiko, psikologiko eta emozionalagatik. Lana, haurren ezkontza, indarkeria, esplotazio sexuala edo gatazka armatuak, besteak beste, garapen bidean dauden herrialdeetan bizi diren milioika haurrengan eragina dute.

    Haur horiek babestea gizarteko eragile ugari barneratzen dituen kate bat da, hala nola familiak, hezitzaileak, erkidegoko zerbitzuak, mundu juridikoa, segurtasun indar eta gorputzak eta beste hainbat agente eta erakunde. UNICEFek ingurune babesle hori indartzeko eta haurrak edozein indarkeria edo abusumotaren biktima izatea saihesteko lan egiten du.

    UNICEFek munduan babeserako eskubidea bermatzeko burutzen duen lana hobeto ezagutu

     

  •  
  •  

    GIB/HIESa eta haurrak

    UNICEF - El VIH/SIDA y la infancia

    • GIB/HIESak haurren bizitzan nabarmen eragin du eta haurrak izan dira urtetan gaixotasun horren ezkutuko aldea. Pandemiaren aurkako nazioarteko politiken barruan, giza talderik ahaztuenetako bat haurrak izan dira, kalteberenak beraiek izan diren arren.

      2009an, 15 urtetik beherako 2,5 milioi haur GIBarekin bizi zirela kalkulatzen da, horietatik % 90a Sahara hegoaldeko Afrikan kokatzen zelarik.

      2005ean, UNICEFek Haurren alde bat eginik. HIESaren aurka bat eginik deituriko kanpaina abian jarri zuen. Bertan, arazo hori hainbat ekintzaren bitartez lantzen da: amagandik haurrarekiko GIBaren transmisioaren prebentzioa, gazteen arteko kutsatzearen prebentzioa, arreta pediatrikoa eta umezurtzen zein eragina pairatzen duten haurren babesa.

      UNICEFek munduan babeserako eskubidea bermatzeko burutzen duen lana hobeto ezagutu

    •  

     

    Haurren aldeko politikak eta aliantzak sustatzea

    UNICEF - Haurren aldeko politikak eta aliantzak

    Haurren eskubideak sustatzeak, haurrak politiken, legediaren eta aurrekontuen muinean kokatzea eta haur zein nerabeengan eragina duten erabakietan parte hartzea sustatzea esan nahi du.

    UNICEFek lan hori garapen bidean dauden herrialdeetan zein herrialde industrializatuetan egiten du.Nazio Batuetako beste erakunde batzuekin, GKEekin, erakunde pribatuekin eta gizarte zibilarekin aliantzan lan egiten dugu, haurren aldeko politikak eta ekintzak ahalik eta urrunen eta sakonen irits daitezen. Eskubide horien babesaren betetze osoa lortzeko gizarte osoa inplikatuz soilik lortu ahal izango dugula badakigu.

    UNICEFek munduan babeserako eskubidea bermatzeko burutzen duen lana hobeto ezagutu

     

  •  
  •  

    Herrialde industrializatuak: eskubideen sustapena eta haurren aldeko aliantzak

    UNICEFek herrialde aberatsetan ere lan egiten du: haurren eskubideak indarrean egon daitezela sustatuz, aldaketa sozial eta ekonomikoen aurrean beraien babesa bermatuko duten lege eta praktiken garapena azpimarratuz eta mundu osoan gauzatzen diren programak finantzatzeko funtsak bilduz. 

    Haurrengan eragina duten arazoak gizarteari ezagutarazteko eta ulertarazteko, haurren eskubideen errespetua sustatzeko eta lekuan bertan UNICEFen programak finantzatzea ahalbidetuko duten funtsak lortzeko lan egiten dugu Espainian.

    UNICEFek Espainan burutzen duen lana hobeto ezagutu

     

  •