VALENTZIAKO GORTEETAN UNICEF-EN HAURREN FOROA
CEIP L’Alcocera (Polinyà del Xúquer), Escuela Europea (Alacant), CEIP Fausto Martínez (Valentzia), Lledó International School (Castelló) eta Rivas Luna (L’Eliana) ikastetxeetako 100 ikaslek, UNICEFek Valentziako Gorteetan antolatzen duen Haurren Foroaren XV. edizioan parte hartu zuten urtarrilaren 25ean, asteazkena.
Ikasleek, zenbait astez ikastetxeetanHaurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren artikulu desberdinak landu zituzten eta egun horretan, diskriminaziorik ezaren eskubidea, osasun eta osasun-zerbitzuetarako eskubidea, haur errefuxiatuen babeserako eskubidea eta askatasun adierazpenerako eskubidearen inguruko beraien iritziak aurkezteko aukera izan zute.
Parte hartzaile guztiak, haurren eskubideak haur guztientzat munduko edozein tokitan betetzeak duen garrantziarekin ados zeuden eta gobernuei, GKEi, sektore pribatuari eta gizarteari orokorrean helburu hori lortzearen alde lan egin dezatela eskatu zieten.
Parte hartzaile guztiek, beraiengan eragina duten gaien inguruan parte hartzeko duten eskubidea modu eredugarrian jardun zuten eta Gorteetako Presidentea den Juan Cotino jaunak eta UNICEF Valentziar Erkidegoko Presidentea den Bienvenida Gerrero andrearen zorionak eta esker onak jaso zituzten.





















Ez dago iruzkinik
Bidali iruzkin berria