Mali-ko familiek elikatzeko gogor lan egiten dute

10/04/2012 | Updated at 13:43h | Larrialdiak
See video

Afaltzeko ordua da Mali-ko Tako arrantza-herrian eta Mariam Dianapo-k bere seme-alabei jaten emateko arroz plater bakarra dauka: “Aurten familia elikatzeko zailtasun handiak ditut. Arrantza da gure bizimodua, baina ur gutxi dago eta ibaian ia ez dago arrairik. Aletegiak ere utzik daude”, adierazi zuen.

Sahel guztian milioika familiek esperantzarik gabeko egoera berdina bizi dute. Eskualdean soilik urtean behin egiten du euria eta iaz ez zuen euririk egin. Soroak hauts bilakatu dira, iturriak lehortu egin dira eta abereak eta arrain horniketa murriztu egin da. Gainera, azoketan arroz-aren prezioak ikaragarri gora egin du.

mali-n 3 milioi pertsona arriskuan daude

Mali-n 3 milioi pertsonak elikadura arloan segurtasun eza pairatzen dute. 175.000 haur desnutrizio larria pairatzeko arriskuan daudela kalkulatzen da - kasurik okerrenean, 220.000 izatera iritsiko litzateke. Haurrak osasun zentroetara desnutrizioarentzako tratamendua jaso dezaten eramaten dituzten amen kopuruak egunero gora egiten du. Zentroko langileak arduraturik daude, agian "gabezia garaia" heltzen denean kasuen gorakadari erantzuteko ahalmenik ez dutelako edukiko.

“Herri askotan egoera berdina bizi dute eta horrek beldurtzen nau. Oraindik ez da ereite garaia heldu, uzta jasotzekoa ere ez; honek zera esan nahi du: 6 hilabete itxaron behar ditugula eta jadanik jende sufritzen ari da. Zer gertatuko da ereiteko edo uzta biltzeko behar duen euria egiten ez badu?, dio erizainen nagusia den Isaka Traoré-k.

Mali-ko iparraldeko gatazkak egoera okertzen du

Mali-ko egoerak okerrera egiten du iparraldean bizi den gatazkaren ondorioz. Egoera hori dela eta, lekualdaturiko 200.000 pertsona daudela kalkulatzen da. UNICEFek eskualdean dituen aliatuekin hilabeteak daramatza lanean krisiaren eraginak murrizteko asmoz. Janariaz gain, UNICEFek osasun arloko hornigaiak ere banatzen ditu eta haurrentzako osasuna, ura eta higiene zein saneamendurako zerbitzuak bermatzeko lanean dihardu.

#SahelNOW

Sahel-en milioi bat haur baino gehiago desnutrizio larriaren ondorioz hiltzeko arriskuan daudela kalkulatzen du Nazio Batuen Erakundeak. Alarma jo: milioi bat haur arriskuan lelopean, UNICEFek sentsibilizatzeko eta diru-bilketarako nazioarteko kanpaina abian jarri du. Helburua, iazko udan Afrikako Adarrean gertaturiko hondamendia berriro es gertatzea da.