Irailak 25: Champions for Africa Sevilla-n

26/07/2012 | Updated at 16:10h | Espainia

Haurrak futbolean jolasten ari dira Monrovia-n, Liberia-n.

UNICEF Espainia-k eta Fundación Kanouté-k antolatzen duten Champions for Africa elkartasunezko partidua, datorren irailaren 35ean ospatuko da Sevilla-ko Sánchez Pizjuán Estadioan.

Jugamos en Sevilla, ganamos en África lelopean, partidu honetan lortuko diren funtsak UNICEFek Afrikan haurren biziraupenaren alde gauzatzen dituen programetara bideratuko dira, bertan milioika pertsonek pobreziaren eta elikadura krisien zein krisi humanitarioen eragina pairatzen baitituzte.

Bere aldetik, Fundación Kanouté-k lortuko diren funtsak, Mali-ko hiriburua den Bamako-ko kanpoaldean kokatzen den Sakina-ko Haurren Hiriko lanak bukatzeko eta 100 haur babestu ahal izateko bere edukiera handitzeko erabiliko ditu. 

Champions for Africa: egun ahaztezina

UNICEF Andaluziako Batzordeko Presidentea den Ricardo García-k, irailaren 25a egun ahaztezina izango delako uste osoa duela adierazi zuen: "Munduko eta Europako txapeldunak gara. Ez dugu zalantzarik Elkartasunaren txapeldun ere izango garela. Horregatik luzatzen diet pertsona, erakunde eta enpresa guztiei erronka berri hau betetzen laguntzeko deia".

Frédéric Kanouté-k, nahiz eta milaka kilometrotara dagoen, hitzordu honetan parte hartu zuen. Telefono dei baten bitartez parte hartu zuen eta zera adierazi zuen: "zuen laguntzarik gabe, zuen babesik gabe, Fundación Kanouté-k ez zukeen bizirik iraungo. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuet eta irailaren 25ean partidu garrantzitsu bat elkarrekin jokatzeko gonbitea luzatzen dizuet, bertan Espainia-ko futbolari agur esango baitiot".

Sevilla FC taldeko Presidentea den José María del Nido-rentzat "Frédéric Kanouté jokalaririk garrantzitsuena da eta futbol talde honek dituen 107 urteetan zehar zerbitzu-orririk onena aurkezten du. Hori dela eta, gure esker ona eta omenaldi berezia merezi du".

Real Betis taldeko Presidente ordea den Pablo Gómez-ek berriz, bere taldeak hitzordu hau arrakastatsua izan dadin beharrezko guztia jarriko duela adieraz zuen. Bere esku hartzea, Betis taldeko jarraitzaileei irailaren 25ean ospatuko den elkartasunezko festa honekin bat egitea eskatuz bukatu zuen.

Bere aldetik, Sevilla-ko Alkatea den Juan Ignacio Zoido-k, ekitaldiko buru izan zenak, "partidu honek itxaropenak gainditzea eta aurreikusitako helburuak bete ditzan" desioa eta aldez aurretiko jarrera adierazi zuen, "arriskuan dauden milaka haurren bizitzak hobetzen lagunduz. Arrisku hori gainera gero eta handiagoa da eta ezin dugu beste alde batera begiratu".

Ekitaldian, UNICEF Andaluzaiko Batzordeko Presidentea den Ricardo García-k, Sevilla FC-ko Presidentea den José María del Nido-k, Real Betis-eko Presidente ordea den Pablo Gómez-ek eta Fundación Kanouté-ko gerentea den Jesus Prieto-k parte hartu zuten.

Udaletxeko Bilera Gelara, hiriko gobernu taldeko ordezkari ugari ere bertaratu ziren, baita kirol munduko zenbait pertsona ospetsu, hala nola Andaluziako Futbol Federazio-ko Presidentea den eta Espainia-ko Federazioko zein UEFAko kide den Eduardo Herrera edota Espainia-ko Futbol Jokalarien Elkarteko Presidente ordea den Jesús Díaz Peramos.

Andaluziako Junta ordezkatuz, Lankidetzako Agentziako Zuzendaria den Enrique Centella-k parte hartu zuen. Hitzordura hutsik egin gabe, bertan aurkitu genuen Marca aldizkariko Zuzendariordea den Juan Ignacio Gallardo, aurten ere ekimenarekin lankidetzan arituko baita komunikabide hau. Zeremonia-maisu gisa, Ramón Fuentes kirol kazetaria aritu zen. 

Champios for Africa-ren V. edizioaren eguneko jarraipena egiteko:

Facebook

Twitter