Haurren aurkako indarkeria Egipto-n

22/12/2011 | Updated at 15:51h | Mundua

Artxiboko argazkia. Gazteak espaloi bat erratzez garbitzen Kairo-n. Egipto 2011.

Egipto-n, hildako, zauritutako eta atxilotutako haurren kopuruak modu kezkagarrian gora egin du.

 
 

Philippe Duamelle,  UNICEFek Egipto-n duen Ordezkariaren Adierazpena. 

UNICEFek, Kairon gertatu diren manifestazioetan eta indarkeriazko ekintzetan parte hartu duten Egipto-ko agintariei, segurtasun-indarrei eta tartean egon diren beste alderdiei, haurrak babes ditzatela eskatu die.

Maiztasun handiz, haurrak indarkerian harrapatuta gelditzen dira. Haurrek zuzenean adierazi dituzten datu eta testigantzekin, azkenengo istiluek haurrengan duten eraginaren inguruko irudi grafikoa izan dezakegu. Azken sei egunetan, hildako, zaurituriko eta atxiloturiko haurren kopuruak modu kezkagarrian gora egin du

Osasun Ministerioaren arabera, azken sei egunetan 15 pertsona hil dira eta 800 pertsona baino gehiago zaurituak izan dira. Egipto-n haurren eskubideen defentsan lan egiten duten zenbait erakunderen arabera, gutxienez bi haur erailak, hamarka haur zaurituak eta 69 atxilotuak izan dira garai horretan. Haurren eskubideekiko eta segurtasunarekiko mespretxu hau berehala kondenatu eta geldiarazi behar da.

UNICEFek agintariei eta alderdi guztiei, Egipto-ko zein Nazioarteko legeria humanitarioaren eta giza eskubideen arabera, haurren eskubideak errespetatu eta babes ditzaten eskatu die. Haurrek ez dute indarkeriaren biktima izan behar, ezta beharrezkoa ez den indarkeriaren testigu.

Horretaz gain,  haurren heriotza, zauritzea edo atxilotzea sortu duten gertakari hauek laster aztertzeko eta biktimentzako tratamendu eta zaintza egokiak bertmatzeko eskatu du UNICEFek.