‘Champions for Africa’ erronka

20/12/2011 | Updated at 15:53h | Larrialdiak

Champions for Africa ezagutzera ematen duen kartelaren irudia

Elkartasunezko partidu honen laugarren edizioak lortu nahi duen erronka, Afrikako Adarreko 10.000 haurren bizitza salbatzea da.

Datorren abenduaren 29an, Champions for Africa partiduaren laugarren edizioa Valentzia-n ospatuko da; bertan AFRICA UNITED taldea (gehienak jatorri afrikarra duten jokalari desberdinen selekzioa da eta Frederic Kanouté Sevilla-ko kapitainaren agindupean jokatzen dute) eta CHAMPIONS SELEKZIOA (Espainia-ko Ligako jokalariek osatutako taldea) izango dira aurrez aurre.

UNICEF Espainia-k  eta Fundación Kanouté-k antolatua, Champions for Africa estatuko zein nazioarteko futbol jokalari handiak batzen dituen elkartasunezko futbol partidua da; guztien asmo bateratua, milioika haurrek Afrika-n bizi duten esperantzarik gabeko egoera ezagutzera ematea da.  

Champios for Africa ekimenaren laugarren edizio honetan lortuko diren diru-ekarpenak, Afrikako Adarrean 13,3 milioi pertsonek (horietatik erdia haurrak) pairatzen duten elikadura larrialdiaren eraginari aurre egitera bideratuko dira. Momentu honetan, eskualdeko 360.000 pertsonek desnutrizio akutu larria pairatzen dute eta premiazko tratamendua behar dute.

Partiduaren leloa, “Benetako txapeldunak partidu garrantzitsuetan agertzen dira. BE A CHAMPION” da; honek, desnutrizio akutu larria pairatzen duten 10.000 haurri tratamendua eskaini ahal izateko beharrezkoak diren diru-ekarpenak lortzeko Mestalla-ko harmailetan 50.000 ikusle biltzea beharrezkoa dela esan nahi du.

 
partidurako sarrerak lortzeko modua
Sarrerak, Camp Mestalla-ko leihatiletan, Valencia CF taldearen denda ofizialetan, ServiCaixa-ko kutxazainetan eta www.servicaixa.com webgunean, Ticketmaster eta Fenamix saltokietan daude salgai, 5 eta 20 euro bitarteko prezio merkeetan.

2011ko Europako Kirol Hiriburu izendapenaren testuinguruan, Valentzia-ko hiriak proiektu honekin modu aktiboan bat egin izan nahi du, Udaleko Kirol Fundazioaren bitartez. Valencia CF anfitrioia da eta Erkidegoko beste talde profesionalek bezala (Levante UD, Villareal CF, CD Alcoyano, Hércules CF eta Elche CF), paper garrantzitsua izango dute proiektu honetan izan duten parte hartze eskuzabalari esker.

Ekimen honek bere laugarren urteurrena betetzen du: lehenengo aldiz Sevilla-n ospatu zen 2008. urtean; an, Sánchez-Pizjuán futbol zelaian, 32.000 ikusle baino gehiago bertaratu ziren. Ondorengo bi urteetan jarraian, 2009 eta 2010. urteetan, Madril-en ospatu zen, Santiago Bernabéu eta Vicente Calderón futbol zelaietan; nahiz eta eguraldi txarra izan, 40.000 ikusletik gora futbolari handi askoren lanaz gozatu zuten: Kanouté, Casillas, Sergio Ramos, Villa, Mata, Canales, Albelda, Javi Venta, Valdo … guztiak Javier Clemente, Luis Aragonés, Mourinho, Antic eta Michel-en zuzendaritzapean.
 
Informazio gehiagorako: www.championsforafrica.es