Afrikako Adarra, urte bete beranduago

19/07/2012 | Updated at 16:49h | Larrialdiak

Neskatila bat bere ahizpa txikiarekin, UNICEFek Muqdisho-n babesten duen haurren osasun-klinika bateko eraikinaren kanpoaldean.

Duela urte bete Nazio Batuek gosete egoera aldarrikatu zuten Somalia hegoaldeko bi eskualdetan; momentu horretan, Afrikako Adarreko krisi humanitarioak bere gailurra ezagutu zuen. Milaka pertsona eta erakunderen bitartez lorturiko nazioarteko laguntza paregabeak eta euri jasa onuragarriek, zenbatu ezin diren bizitzak salbatzea eta gosetea gelaraztea ahalbidetu zuten.

Baina krisia ez da oraindik bukatu. Somalia, Etiopia eta Kenya-n, zortzi milioi pertsona laguntzaren menpe bizi dira. Haurrek pobreziaren, segurtasun ezaren, desnutrizioaren eta gaixotasunen mehatxupean jarraitzen dute.

Lorturiko aurrerapenak

Dohaintza emaileen laguntza eskuzabalari esker, 2011. urtean 396 milioi dolar lortu ziren eta UNICEFek Somalia, Kenya, Etiopia eta Djibuti-n lehortearen eragina pairatzen zuten guneetan bere larrialdiko zein garapenerako lana hedatu ahal izan zuen, bertan 13 milioi pertsona baino gehiagok laguntza humanitarioa behar baitzuten 2011. urtean.

2011ko uztailaren eta abenduaren artean, 63.000 tona hornikai humanitario banatu ziren (erdia elikadura terapeutikoa eta elikadura gehigarriak ziren). Orain arte, ia milioi bat haurrek desnutrizioaren aurkako tratamendua jaso dute eskualdean.

Gainera, ondokoak ere lortu ziren: 

·         8.670.000 haur elgorriaren aurka txertatzea.

·         189.100 hau polioaren aurka immunizatzea.

·         5,5 milioi pertsonentzat ur edangarria hornitzea.

·         Talde armatuekin harremana izan duten Somaliako 950 haur birgaitzea eta bergizarteratzea.

Birgaitze ahalmena gehiago sendotzeko asmoz, hondamendien arriskuaren murrizketa UNICEFen larrialdi zein garapenerako programetan barneratzen ari dira. Osasun, nutrizio, saneamendu eta hezkuntza arloko oinarrizko zerbitzuak indartzen ari dira erkidego mailan. UNICEFek aliatuekin lanean dihardu familia kalteberen segurtasun sareak indartzeko asmoz, esku-diruaren transferentziak eginez. 
 

haurren larrialdia

"Gure lana haurren eta beraien familien bizitzak saltzatzea den arren, eta bidalitako hornigaiak milioika pertsonengana heldu diren arren, oraindik ere pertsona askorengana ezin izan dugu heldu eta horiek bereziki kalteberak izaten jarraitzen dute", adierazi zuen Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendaria den Elhadj As Sy-k.

"Hau haurren larrialdia izan zen eta izaten jarraitzen du. Behar den tokietan larrialdiko laguntza eskaintzen jarraitu behar dugu baina erkidegoekin modu hestuagoan lan egin behar dugu, etorkizuneko krisiei aurre egiteko duten ahalmena indartze aldera", esan zuen.

Somalia, herrialde kaltetuena

Somalia da herrialderik kaltetuena orain ere, biztanleen heren batek (2,5 milioi pertsonak) oraindik larrialdiko laguntza behar baitu. Hegoaldeko zenbait eskualdetan, bost haurretik batek desnutrizio akutua pairatzen du eta bere bizitza arriskuan ikusten du. Kenya-n, 2'2 milioi pertsonek laguntza humanitarioa behar dute eta Etiopia-n 3'2 milioi pertsonek. Desnutrizioak arazo larria izaten jarraitzen du. Gaur egun, 900.000 haurrek desnutrizioa pairatzen dute hiru herrialde hauetan.

Krisiaren ondorioz, milaka pertsonak bere etxeetatik ihes egin behar izan zuten. Gaur egun, Somaliako 626.000 errefuxiatu daude Kenya eta Etiopia-n. Somalia-n, milioi bat pertsona baino gehiago herrialdean bertan lekualdaturik daude, horietatik %60a haurrak izanik. Gatazkak, ezegonkortasuna, euririk ezak eta agentzia humanitarioentzako sarbide mugatua dira haurrentzako eta beraien familientzako mehatxu larriak. Somalia-ko hegoaldean egoerak okerrera egin dezakeenaren aztarnak daude jadanik, zenbait tokitan bost urtetik beherako haurren artean desnutrizio akutua larrialdiaren atalasearen ia bikoitza delarik.

etorkizuneko krisiak prebenitzea

Epe laburreko larrialdiko laguntzak, nahiz eta funtsezkoa den osasun, nutrizio, ur eta saneamendu arloko beharrei aurre egiteko, ezin ditu etorkizuneko krisiak prebenitu.

See video
© UNICEF
Somalia. La historia de Ismail, una historia de recuperación.
Azken urteetan, UNICEFek epe luzerako bere esku hartzeak areagoatzen dihardu, erkidegoen beraien erantzunen eta krisiei aurre egiteko estrategien bitartez, honela kalteberenen beharrei arreta eskaini ahal izateko eta birgaitzeko ahalmena handitzeko.

"Ohiko kontrol mekamismoak muturrera arte eramaten ari dira erkidego askotan", adierazi zuen Elhadj As Sy-k. "Krisiaren zikloa apurtu egin behar da laguntza modu berrien bitartez, beraiek hondamendi bati aurre egin ahal diezaioten eta ondoren hobeto errekuperatzeko".

"Zailtasun handiz eskuratu ditugun lorpen eta onurak mantendu egin behar ditugu eta gaurko haurrengan inbertitu behar dugu, etorkizunean antezko krisirik gerta ez dadin".

Laguntza humanitarioko lanarekin jarraitu ahal izateko eta Somalia, Kenya eta Etiopia-ko errekuperaziorako ahalmenean inbertitu ahal izateko, UNICEFek 273 milioi dolar behar ditu 2012. urterako. Uztailaren 12an, funts horien %33a jaso du soilik.