UNICEFen historia

 

UNICEF-en jatorria Bigarren Gerra Mundialaren ondoren

UNICEF 1946an sortu zen Nazio Batuen Batzar Orokorraren erabakiz. Bere helburua zen Europako haurrei laguntzea Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Hasieratik, bere bokazioa izan zen haurren alde lan egitea, edozein zelarik ere beren arraza, nazionalitatea edo erlijioa, eta beren eskubideak babestea edozein interesen gainetik.

Bere lehen programek larrialdiko laguntza eman zieten milioika haurrei Europan, Txinan eta Ekialde erdian. 1953an erakunde iraunkorra bihurtu zen Nazio Batuen sistemaren barruan. Bere helburua: haurren beharrei erantzutea eta beren eskubideak babestea.

1965ean UNICEFek Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Lehen aldiz lortu zuen sari hori erakunde batek.

1989an Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenaonartu zenean, UNICEFen ekintza eskubideen ikuspegi unibertsalaren barruan biltzen da.

 

50eko hamarkada: UNICEF Españara iritsi zen

Espainiako Gerra Zibila amaitu zenetik 1940ko hamarkadaren erdira arte, Espainiak oso garai gogorra bizi izan zuen. Haurren hilkortasun tasa 142 heriotzekoa zen, bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko. Egoera horregatik, Espainiak UNICEFen laguntza eskatu zuen.

1954an UNICEFen eta Espainiaren artean hitzarmena sinatu zuen New Yorken, gure herrialdeko haurren beharrei erantzuteko. Lehen laguntza-programa, ALS plana (Ameriketako Laguntza Soziala) urte berean jarri zen abian, eta milioika kilo hauts-esne bildaltzea ekarri zuen, haurrak hazteko funtsezkoa baitzen.

1954tik 1968ra, 300 milioi kilo hauts-esne baino gehiago iritsi ziren gure herrialdera. Era berean, hainbat programa ere abian jarri ziren: garaia baino lehen jaiotako haurrak zaintzeko, trakomaren aurkako borrokarako, minusbaliatuak ziren haurren errehabilitaziorako eta elikadura hezkuntzarako.

 

60KO HAMARKADA: UNICEF ESPAÑAREN SORRERA

1961eko apirilaren 12an UNICEFen Lagunen Elkartearen lehen bilera ospatu zen Carmen Valcarce Cavestany-ren etxean, proiektuaren bultzatzaile aktiboenetako bat, Juan Bosch-Marín mediku valentziarrekin batera. Bilera horretan gure erakundearen oinarriak ezarri ziren: UNICEFen lana ezagutzera ematea eta “haurren arazoen konponbideari ekarpena egitea, horretarako beharrezko bitarteko ekonomiko eta materialak emanik”.

Garai hartan hasi ziren saltzen Espainian UNICEFek gabonak zoriontzeko ateratako txartelak, baliabideak lortzeko modurik tradizionalena, eta bazkideak lortzeko lehen kanpaina ere indarrean jarri zen. 1964an bagenituen ordezkaritzak Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian, eta 240 bazkideren babesa genuen.

 

70ko hamarkada: ESPAINIAKO KONSTITUZIOA ETA lankidetzari egindako lehen ekarpenak

UNICEF - Decada 70 Hamarkadaren hasieran, Espainiak UNICEFi laguntza eskatzeari utzi zion. 

UNICEFen sorkuntzatik 25. urteurrenera, 1971n, kanpaina ugari jarri ziren abian, programak komunikabideetan eta konferentzia zikloak, eta horrek bultzada ekarri zion UNICEFek Espainian egiten zuen lanari. Ohorezko Komitea ere izendatu zen, Espainiako bizitza politiko eta sozialeko pertsona ezagunek osatutakoa. Sofia printzesak, gaur Espainiako Erregina denak, Ohorezko Presidentetza onartu zuen, eta kargu horretan da ordutik.

Gainera, Espainiako Konstituzioa onartu aurreko urteetan, 1978an, gure lanaren arreta kanpaina handi batean jarri genuen, Haurraren Eskubideak Konstituzioan ager lzitezen lortzeko, eta 1979a Haurraren Nazioarteko Eguna izan zedin zabaltzeko. 

Hamarkada horretan guztian, UNICEF Españak 793.332.739 pezeta (4,7 milioi euro) bideratu zituen lankidetzako programetara Bolivia, Honduras, Mexiko, Dominikar Errepublika, El Salvador, Kanbodia eta Ekuatore Ginea herrialdeetan, besteak beste.

. 8.025 euros) a programas de terreno y emergencias)            ,      4.768.025 euros)   

 

80ko hamarkada: europar komiterik handiena bazkideetan eta LARRIALDIETAKO KANPAINAK

Hamarkada horretan, Espainia Europar Batasunera sartu zenekoan, bazkide kopuruan Europako komiterik handiena bilakatu ginen, eta 100.000tik gora  izan ginen.

1985an banketxe guztietan eta Espainiako aurrezki kutxa guztietan UNICEF Munduko Haurrak kanpaina abiatu zen, Etiopiari laguntza emateko. 10.000 estalki eta ahoaren berhidrataziorako 350.000 azal baino gehiago bidali ziren.

Gure erakundeak aldi hartan bildutako 4.711.635.511 pezetek (28,3 milioi euroek) balio izan zuten urte horietan hainbat herritan gertatzen ari ziren larrialdi humanitario ugariei erantzuteko:  Libanon, Kolonbian, Etiopian, Afganistanen, Bangladeshen edo Nikaraguan. Gainera, funts horiekin Latindar Amerika guztian garapen programak lagundu ziren.

Espainiako haurrei buruzko Espainiar Dokumentazio eta Gizarte Ikasketen Zentroa ere abian jarri zen, gure herrialdean haurren arazoen ezagutzan sakontzeko helburuarekin.

 

90eko hamarkada: Haurren aldeko Munduko Goi-bilera

UNICEF - Decada 90

Espainiako Gobernuak 1990eko urtarrilean Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena berretsi zuen, urte hartako urrira arte indarrean jarriko ez zen arren. UNICEF Españak ikastaroak, hitzaldiak eta sinposioak egin zituen Hitzarmena zabaltzeko, eztabaida publikoa pizteko eta haurren lege babes eraginkorraren alde eragiteko.

1993an Haurren Babesle ziren Alkateen bilkura nazionala ospatu zen, Espainiako 22 udalerritako ordezkariekin. Urte bereko martxoan, UNICEF Españak Gobernuaren aldetik jaso zuen “erabilera publikoko” erakundearen errekonozimendua.

Hamarkada horretan gure erakundeak 28.484.268.371 pezeta (171,1 milioi euro) baino gehiagoko funtsak lortu zituen, eta horiekin larrialdi humanitario larriak pasatzen dituzten herrialdetako haurren beharrei erantzuna eman zitzaien: Somalia, Ruanda, Bosnia, Sudan edo Bangladesh.

Espainiako gizartearen elkartasuna Ruandan gertatutako larrialdi humanitarioa bitartean, bikaina izan zen, eta 500 milioi pezetako diru-bilketa lortu zen. Hainbat herrialde eta eskualdeetan ere, batez ere Latindar Amerikan, lankidetza proiektuak bultzatu ziren, Pobreziaren kontrako Oinarrizko Zerbitzuen Andeetako Programarekin (PROANDES).

Joaquín Ruiz-Giménez, Herriaren babesle ohia,UNICEF Españaren Presidente izan da 80ko hamarkadaren amaieratik 2001 arte. Bere agintaldia bitartean sortu zen Garapenerako Hezkuntzaren saila.  

 

2000ko hamarkada: milurtekoaren helburuak eta haurren biziraupena

Ana Duato, Embajadora de UNICEF España, en Haití

Hamarkada horretan Milurtekoaren Adierazpena etaGarapenerako Helburuak finkatu zituen nazioarteko komunitateak, eta garapenerako helburu zehatzak eta neurgarriak lortzeko lan egin zezaten eskatu zieten erakundeei.

 

Aldi hartan finkatu zen UNICEFen lana Embaxadore Nazionalekin, gure mezua zabaltzen laguntzen diguten kultur, arte eta ikuskizunen munduko pertsonak. 15 pertsonaia publikok baino gehiagok osatzen dute UNICEF Españaren familia, besteak beste, Pau Gasol, Imanol Arias, Ana Duato eta Fernando Alonso.  

Lehen urte horietan bi programa jarri ziren abian, gaur egun arte irauten dutenak: Enredate (Bat egin), Garapenerako Hezkuntzaren programa, haurren eskubideak hezkuntza eremura gerturatzen dituenak, eta Haurren Hiri Lagunak, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena bertako eremura dakarrena.

2006an UNICEFek Elkartasunaren Asturias Printzea Saria jaso zuen.

2000 eta 2010 urte bitartean, 322,5 milioi euro erabili ditugu haurren alde. Larrialdi historikoetan, tsunamian esaterako, 2004an, 8 milioi euro lortu ziren, edo Haitin, 2010ean, 12 milioi baino gehiago. Parerik gabeko lorpena izan dira UNICEFen lanari egindako funtsen aportazioan, haurrik kaltetuenen eskubideak errealitate bihurtzeko.

Hamarkada horretan, haurren biziraupena eta hezkuntza izan dira Espainian eta eremuan egindako ekintzaren oinarrizko bi zutabe. Horren erakuskari dira Champios for Africa elkartasunezko partidua, Frédéric Kanouté eta Sergio Ramos edo Kimbo-rekineta Pau Gasol protagonistarekin.

2010ean gure lehen txostena aurkeztu genuen, Espainian haurrek duten egoerari buruz.