Gure helburua
UNICEF ESPAINIAREN MISIOA
Haurren eskubideak printzipio etiko iraunkor eta nazioarteko jokabide arau bihur daitezen lortzea, humanitatearen aurrerapenerako parte osagarritzat jotzen baitira.
UNICEF ESPAINIAREN IKUSPEGIA
Haurren eskubideei BURUZKO hitzarmena
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (HEH) nazioarteko lehen tresna da, neska-mutilak agente sozialtzat eta beren eskubideen jabe aktibotzat jotzen dituena. Nazio Batuek onartu zutenetik, UNICEFen lana hitzarmen horrek dioenak gidatzen du, eta munduko 190 herrialdek baino gehiagok onartu dute.
HEHk 54 artikulu ditu eta oinarrizko lau printzipio ditu oinarri: bazterketarik eza; haurraren interes nagusia; bizitza, biziraupen eta garapen eskubidea; eta bere iritzien errespetua.
Ezagutu UNICEFen bost lehentasunak
Haurren bizi-baldintzak hobetzekoeta eskubide guztiak bete daitezen bermatzeko, UNICEFek bost eremu gakotan egiten du lan, eta hauek dira bere estrategia, programa eta ekintzen guneak:
Haurren biziraupena
Haurraren biziraupen eskubidea bermatzen ez bada, ezin da beste eskubiderik bermatu. Milioika haurrek eta amek bizitza galtzen dute urtero, ekintza sinple eta kostu handikorik gabe saihestu daitezkeen arrazioengatik. UNICEFek oinarrizko zerbitzuak eta ondasunak eskuratzea lortzeko lan egiten du; adibidez, jaio aurreko arreta eta pedriatrikoa, txertaketa, ur edangarria lortzea edo elikadura egokia.
Hezkuntza
Hezkuntza tresna boteretsua da porbreziaren kateak hausteko. UNICEFek lan egiten du hezkutzarako eskubidea errealitate izan dadin mundu osoan. Gure hezkuntza programek eskolako tasak murrizteaeta azpiegiturak eta irakasleen formakuntzahobetzeaaldezten dute.
Babesa erasoaren eta esplotazioaren aurka
Gure erronketako bat da haurrak lanetik, ezkontzatik, esplotazio sexualetik edo gatazka armatuetatik babestea. Babesa kate bat da, eta barruan biltzen ditu familiak, hezitzaileak, poliziak eta beste erakunde eta instituzio asko. UNICEFek lan egiten du inguru babeslea indartzeko, haurrek erasoak eta esplotazioajasan ditzaten saihesteko.
GIB/ HIESa haurrengan
GIB/HIESa haurrentzat ere mehatxua da. UNICEFek arazo hori lantzen du lau ekintza gakoren bitartez: amak haurrari, eta gazteen artean GIBa transmititzea prebenituz, arreta pediatrikoa hedatuz birusarekin bizi diren haurrei, eta umezurtzei eta gaixotasun horrek kaltetutakoei babesa eta laguntza emanez.
Haurren aldeko politikak eta aliantzak sustatzea
UNICEFek harreman estuan egiten du lan Nazio Batuekin beste erakunde batzuekin, gobernuekin, GKEekin, erakunde pribatuekin eta gizarte zibilarekin, haurren aldeko politikak eta ekintzak ahalik eta urrunen eta sakonen hel daitezen.
UNICEF Larrialdietan
Gero eta ugariagoak eta konplexuagoak diren larrialdiek ondorio negargarriak dituzte haurrentzat; adibidez, ejertzitoak zerbitzu ematera deitzen ditu, sexu indarkeria eta osasun eta hezkuntzako oinarrizko zerbitzuak galtzen dituzte.
Larrialdia gertatzen denean, UNICEFen misioa da haurrak babestea eta beren eskubideak babesten dituzten nazioarteko arauak betetzen direla ziurtatzea.


