Herentziak eta legatuak
Haurren aldeko herentziak eta legatuak. UNICEFen ahotsa
Haurrekiko duzun konpromisoa nola luzatu?
UNICEFi emandako herentziek eta dohaintzek, gatazka armatuen, hondamendi edota pandemien ondorioz haurrengan etengabe eragina izaten duten larrialdiei erantzuteko behar ditugun baliabide ekonomikoak sortzen dituzte. Gainera, UNICEFen lehentasunezko proiektuak finantzatzeko funts-iturri malgua dira.
UNICEF zure oinordekoetako bat izendatuz, haurrei eskaintzen diezun laguntzak denboran iraun dezala ziurtatzen duzu, etorkizunean ere, haurren eskubideak bete daitezela bermatuz.
UNICEFen lana ekarpen boluntario eta dohaintzen mende dago guztiz, horietako batzuk herentziak eta legatuak direlarik.
Mundu hobeago baten alde sinatzen dut. Interesdunaren ahotsa.
Zerk bultzatu ninduen UNICEF nire testamentuan sartzera?
UNICEF nire ondasunen azken hartzailetzat jartzeak zera ziurtatzen dit: behar balitz, hiltzean uzten dudana haurrak babestera bideratuko dela.
Eva Ferré-k UNICEF bere testamentuan sartu du.
Asturietako Printzea Saria emateko izandako arrazoiengatik UNICEFen alde egin nuen, hau da gardentasunarekin duen konpromisoagatik eta prestigioagatik.
K.Karlsson, Ukrainako haurrentzako legatu baten Testamentu-betearazlea.
W.Gonstscharoff-en oroigarriz.
Nire herentzia nola planifikatu. Aholkulariaren ahotsa
Bizi naizen artean zer neurri hartu behar ditut?
Biderik errazena eta seguruena notario aurreko testamentua da. Diruz lagunduta dagoenez, 36 eta 60 euro bitartean kostua du, beraz jende askorentzat eskuragarri dago. Notarioarengana NANarekin joatea eta gure azken borondatea zein den esatea nahikoa da.
Ignacio Gomá, Madril-eko notarioa.
Gogoan izan testamentua une oro berritu daitekeela. UNICEF oinordeko izendatzeko, muga legalen barruan, sartu datu hauek testamentuan
Izena: Fundación UNICEF-Comité Español
Egoitza soziala: Mauricio Legendre 36
28046 Madrid
IFZ: G84451087
Gainera, Del Romero Abogados-en kontsulta ezer ordaindu gabe egin dezakezu, 917 118 600 telefonora deituz edota despacho@delromeroabogados.com posta elektronikora idatziz:
UNICEF zure testamentuan zergatik barneratu?
Zure testamentuan UNICEF barneratzeko moduak
Zein da UNICEF beraien testamentuan jadanik barneratu duten pertsonen iritzia?
"Biderik erraz eta seguruena, testamentu notariala da. Diru-laguntza jasotzen du eta bere kostua 36 eta 60 euro bitartekoa da; horri esker, jende askorentzat eskuragarri dagoen aukera da. Notario batengana NANarekin joan eta zure azken borondatea zein den adieraztea baino ez da egin behar."




