Larrialdietarako funtsa
Larrialdibat gertatu ondorengo lehen orduak funtsezkoak dira bizitzak salbatzeko eta haurren babesa bermatzeko.
Lehen 72 orduetan, UNICEFek, hasierako ebaluazioa egiteaz gain, larrialdirako oinarrizko hornigaiak banatzen ditu: elikadura osagarriak, ur edangarria, eltxo-sareak, lehen sorospenetarako kit-ak, hezkuntza materialak, etab.
UNICEFek larrialdi isilen aurrean ere jarduten du, hau da komunikabideen edo nazioarteko komunitatearen arretarik jasotzen ez dutenak larrialdietan, etengabeko krisi egoerak direlako. Larrialdi horietan, ordea, haurren eskubideak bereziki urratzen dira.
Mota honetako egoeretan ekintza humanitarioa finantzatu ahal izateko, Larrialdietarako Funtsa sortu dugu. Funts horri ekarpena egiten badiozu, edozein larrialditarafuntsak berehala bideratzen laguntzen diguzu.




