Ura bakearen katalizatzaile Somalian

Maulid Warfa-k, UNICEFek Somalian Larrialdiko gaietarako duen Funtzionarioa

Berriki Somalia Zentraleko erdialdeari bisita egin zion, Ur, Saneamendu eta Higiene programa aztertzeko eta eremuan bertan ebaluatzeko lehorteak kaltetutako eremuen beharrak.

Galkayo-kogure basetik atera eta ekialdera abiatu ginen,Hobyo kostaldeko hirialdera. Kilometro gutxi batzuk gidatu ondoren, hautsez betetako erdi-basamortu batean agertu ginen, erretako lurraren erdian. Aurkitu genuen lehen kokalekua Bitale herria izan zen, abeltzaintzarentzat ur-puntu estrategikoa. Pobrea izan arren, telekomunikazio dorrea du, Somalian gorakada teknologiaren adierazgarri.

.

 

ura lortzeko zulatzea

Hiru ordu eta erdi inguru gidatu ondoren, gidariak zulaketa dorre bat seinalatzen du. Heeco-n gaude. Toki honetan UNICEF putzu bat zulatzen laguntzen ari da, tokiko jendeak ura izan dezan.

Ezerezaren erdian gaudela dirudi, baina Abdirahman Isaac, UNICEFeko Ur, Saneamendu eta Higiene Arduradunaren arabera,20.000 artzain inguruk erabili ahal izando dute amaituta dagoenean.

Lau hilabete behar izan ziren zulatzeko leku aproposa bilatzeko, eta hiru komunitateko klanetako agureekin, Galmudug-eko tokiko agintariekin eta gobernuz kanpoko laguntzaileekin kontsulta zorrotzak egin zituzten, Isaac-ek azaltzen duenez.

Douglas Abuuru, UNICEFeko beste Ur, Saneamendu eta Higiene Espezialista batek, , zulaketak aldi desberdinetan, ur eta lur laginak aztertzen zituen bitartean, Hegoaldeko eta Erdialdeko Somaliarako Eremuko Arduradun Ofíciala zen Bastien Vigneau-ek hauxe esan zuen:

“Ura aurkitzea ezinezkoa zirudien eremu honetan, lortu egin dugu. Orain pobreengana iristen gara benetan”.

GATAZKEN ITURRI

Proiektu honekin UNICEFen helburua da Somalian behin eta berriz gertatzen diren ur krisiei aurre egitea, konponbide iraunkorragoekin. Heeco-ko zulaketaz gain, erakundeak beste hiru putzu estrategikoago zulatu ditu Somalia erdialdean, Garapenerako italiar Lankidetzaren funtsekin.

Ura gatazka iturrigarrantzitsua izan da urte luzez Somaliako alde honetan etaGakayo-rako itzulerako bidaian frogatu ahal izan genuen. Gure helmugara iristeko 70 kilometro zehatz falta zirenean, karabana bat-batean gelditu zen armak zituzten gizon batzuk ikustean.

Kontrako klanbatekin nahastu gintuzten, ustez bere ur hornikuntza puntua erasotzera zihoana. Sei hilabete lehenago, 50 lagun baino gehiago hil ziren bi klanen arteko borroka batean, antzeko leku batean.

Horregatik gure lana garrantzitsua da.Zulaketek, ura ekartzeaz gainera, bakea lortzeko bide bat dira, egonkortasuna eta segurtasuna sortzen laguntzen baitute.